Pertsonifikazio

Pertsonifikazioa edo prosopopeia, etimologikoki hurrenez hurren latinetik (pertsonificatio) eta grezieratik (prosopopeia) datoz. Izen honekin ezagutzen da erretorikazko figura bat zeinean bizigabeei, animaliei edo kontzeptu abstraktuei gizakien portaera eta ezaugarriak egozten zaizkien. Baliabide hau normalean pentsamendu figuren artean sailkatu da.[1]

Alegietan sarritan animaliek hitz egiten dute.

Baliabide honen arabera, esaterako, zuhaitz batek hitz egin dezake edo Iazko Gabonaren Izpiritua pertsonaia bezala ager daiteke (Charles Dickensen Gabon Ipuinean adibidez). Pertsonifikazioak oso ugari dira alegietan baina baita ere haur literaturan, poesian, literatura sinbolikoan… Esan daiteke asko erabilitako figura dela.

Kontzeptu honek badu bigarren aldaera bat: pertsonai bat izaera, bertute edo akatsa baten adibidea edo adierazlea denean,[1] esaterako, Maria Magdalena damututako emakumearen pertsonifikazioa izan daiteke edo Fernando Amezketarra herriko jakinduriarena.

Bibliografia

Erreferentziak

  1. Juan Krutz Igerabide, 670 or.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.