Pertsonen Salerosketaren Aurkako Nazioarteko Eguna
2013an Nazio Batuen Batzar Nagusiak uztailaren 30a Pertsonen Salerosketaren Aurkako Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen.
Pertsonen Salerosketaren Aurkako Nazioarteko Eguna | |
---|---|
Mota | nazioarteko egun |
Indarraldi | 2013 - |
Egun | Uztailaren 30 |
Pertsonen Salerosketaren aurkako Nazioarteko Eguna
2013an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak bilera bat egin zuen Munduko Ekintza Plana ebaluatzeko. Estatuek A/RES/68/192 ebazpena onartu zuten eta uztailaren 30a Pertsonen salerosketaren aurkako Nazioarteko Eguna izendatu zuten. Ebazpenean adierazten da «giza trafikoaren biktimen egoeraz kontzientziatzeko eta haien eskubideak sustatu eta babesteko» beharrezko eguna dela.[1]
Urtez-urte landu diren gaiak
Urtea | Gaia |
---|---|
2021 | Biktimen ahotsek markatzen dute bidea |
2020 | Lehen lerroan lan egitea, pertsonen salerosketarekin amaitzeko (ingelesez) |
2019 | Gure gobernuei pertsonen salerosketari aurre egiteko eskatu diezagun |
2018 | Salerosketaren biktima diren haur eta gazteen trafikoari erantzutea |
2017 | «Lagundu eta babestu egiten ditu salerosketaren biktimak» |
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.