Pertsonen Aurkako Minen Debekurako Nazioarteko Kanpaina
Minak Debekatzeko Nazioarteko Kanpaina (International Campaign to Ban Landmines - ICBL ingelesez) pertsonen kontrako minak eta barreiatze-bonba debekatzeko lan egiten duten 70 herrialdetan dagoen sare globala da.
Pertsonen Aurkako Minen Debekurako Nazioarteko Kanpaina | |
---|---|
Datuak | |
Mota | nazioarteko erakundea |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1992 |
Sortzailea | |
Jasotako sariak | Bakearen Nobel Saria (1997) |
webgune ofiziala |
Historia
Koalizioa 1992an eratu zen, sei erakundek (Human Rights Watch, Medico International, Handicap International, Physicians for Human Rights, Vietnam Veterans of America Foundation eta Mines Advisory Group) batera lan egitea erabaki zutenean minak debekatzeko. Egun 1.400 erakunde inguru biltzen ditu, tokian, estatuan eta nazioartean pertsonen kontrako minekin amaitzeko lan egiten dutenak. Horien artean, emakumeen, haurren eta gerrako beteranoen interesak babesten dituzten lan-taldeak eta erakundeak daude, baita giza eskubideen aldeko talde laiko eta erlijiosoak ere.
Hasieratik, Jody Williams kanpainaren buru eta bozeramaile bihurtu zen, Diana Galeskoaren babesarekin.
Ottawako Hitzarmena
1997an, kanpainan bildutako erakunde, Nazio Batuen agentziek, gobernuek, komunitateek eta gizarte zibilak lehen helburua lortu zuten: Ottawako Ituna sinatzea, minak erabiltzea debekatzen duena. Itunak arrakasta izan arren (156 herrialdek sinatua), Estatu Batuak, Txinako Herri Errepublika edo Errusia bezalako nazio garrantzitsu batzuek oraindik ez dute sinatu.
Urte berean, Kanpaina bera eta haren erakunde nagusia, ICBL, eta Jody Williams, garai hartako koordinatzailea, Bakearen Nobel Saria jaso zuten.[1]
Sariak eta Aitortzak
1997ko Bakearen Nobel Saria
Erreferentziak
- Anti-land mine activists win Nobel Peace Prize 10 de octubre de 1997. Nota de prensa en CNN, 10 de octubre de 1997 (en inglés)
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Nobel Saridunaren 1997ko Bakearen Nobel saridunaren orri ofiziala (ingelesez)
- Minak Debekatzeko Nazioarteko Kanpainaren orri ofiziala (ingelesez)