Pertika

Pertika 4 eta 5 metro arteko luzera duen barra bat da, pertika jauzian erabiltzen dena. Antzina, banbu edo metalezkoak izaten ziren. Egun, berriz, beira zuntz eta karbonoarekin egiten dira. Erabilienak, beira zuntzezkoak dira, hauek, karbonoz eginikoak baino malgutasun handiagoa baitute.

Atletismorako pertika multzoa.

Pertikek, gogortasun maila ezberdinak dituzte. Gogortasuna adierazten duen zenbakia zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta bigunagoa da pertika. Honela, 23 zenbakia daroan pertika, biguna da, eta 15a daramana, berriz, gogorra. Badago pertikaren gogortasuna neurtzeko beste modu bat ere: Pertika frogatua izan den libra kopurua. Munduko gogorrena, UCS Spiritek eskainitakoa, gizonezkoen egungo munduko errekorra duenak jauzi egiteko erabiltzen zuenak du: Sergei Bubkak, alegia. Pertika honek, 220 libra edo 100 kiloko gogortasuna du. Jakina, zenbat eta handiagoa izan zenbakia, gogorragoa da pertika. Honela neurtzeak duen arazo bakarra, bi pertikak luzera berbera eta libratan gogortasun berbera izan dezaketela baina benetako gogortasun ezberdina izan dezaketela da, eta, beraz, gomendagarria da gogortasuna benetako gogortasunean neurtzea, eta ez libratan.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.