Persona (filma)

Persona 1966ko Ingmar Bergman suediar zinema zuzendariak zuzendutako film dramatiko bat da. Bibi Andersson, Liv Ullmann, Gunnar Björnstrand eta Margaretha Krook aktoreek antzeztu zuten.

Persona (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1966
IzenburuaPersona
Jatorrizko hizkuntzasuediera
Jatorrizko herrialdeaSuedia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaart film (en) Itzuli eta film dramatikoa
Hizkuntzasuediera
Iraupena84 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Ingmar Bergman
Gidoigilea(k)Ingmar Bergman
Antzezlea(k)
Bibi Andersson
Liv Ullmann
Gunnar Björnstrand
Margaretha Krook (en) Itzuli



[[Kategoria:Margaretha Krook (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaIngmar Bergman
Konpainia ekoizleaSF Studios (en) Itzuli
[[Kategoria:SF Studios (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaUlla Ryghe (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaLars Johan Werle (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaSven Nykvist
Jantzi-diseinatzaileaMax Goldstein (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSuedia

IMDB: tt0060827 Filmaffinity: 878836 Allocine: 4397 Rottentomatoes: m/persona Allmovie: v158987 TCM: 17265 Metacritic: movie/persona TV.com: movies/persona Netlix: 60033908Edit the value on Wikidata

Suediar zuzendariaren film ausartenetakoa da, zinemagintzako Nouvelle Vague frantziar eta Free Cinema anglosaxoi mugimendu berritzaileen elementu abangoardista asko sartzen baiditu. Latinezko Persona izenburuak jatorriz aktoreek antzeztokian janzten duten mozorroaren aipamena da.

Maiz inoizko film onenen zerrendetan sailkatua agertu ohi da, Bergmanen maisulantzat hartzen da.

Argumentua

Elisabet Vogler (Liv Ullmann) antzerkiko aktore ezaguna Elektra antzezlana antzezten ari dela ahotsik gabe geldituko da. Ospitalean sartu eta inongo gaixotasunik izan ez arren hitzik egin ezinik jarraitzen du. Bere mututasunetik ateratzeko, Alma (Bibi Andersson) erizainarekin batera udaldiak igarotzen dituen etxean bizitzen jarriko da.

Han bi emakumeen harremana ia sinbiosi batean bilakatuko da. Almak Elisabeten isiltasuna berak bizitako kontakizunekin ordezkatuko du, hauetan aktoreari bere barne-barneko sekretuak kontatuko dizkio. Elisabeten senarraren agerpenak (Gunnar Björnstrand) bi emakumeen artean ezarri den lotura estua gauzatuko du.

Aktoreak

Pantailan minutu bat baino gehiago agertzen diren aktore bakarrak Bibi Andersson eta Liv Ullmann izan, Elisabet Voglerrek (Ullmannen pertsonaia) film osoan hamalau hitz bakarrik esaten ditu.

  • Bibi Andersson: Alma, erizaina
  • Liv Ullmann: Elisabet Vogler, aktorea
  • Margaretha Krook: Medikua
  • Gunnar Björnstrand: Vogler jauna
  • Jörgen Lindström: Mutikoa, Elisabeten semea

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.