Persiar katu

Persiar katua katu arraza bat da. Ezaguna da bere aurpegi zabal eta lauagaitik eta baita bere ile koloretsuagaitik. Katu aristokratikotzak hartu ohi dira (erregistratutako pedigreeko katuen %75 pertsiarrak dira). Persiako lehen katuak Italiara sartu izan ziren Persiatik (gaur egungo Iran, Tayikistan eta Afganistan) 1620ko hamarkadan eta euren ondorengoei modu askotan deitu ziran[1]. Gaur egungo Persiar adarra 1800. urtearen amaieran garatu zen Ingalaterran, eta Angora turkiar katutik dator[2].

Persiar katu

Bizitza
Jarduerak
Pisua3,5 kilogramo, 7 kilogramo

Historia

Orokorki, ez dakigu noiz agertu ziren lehenengo aldiz ile luzeko katuak, Afrikan katu basatiak ez dauzelako (pentsatzen da etxeko katuen arbasoak dirala), ile luzeagaz. XIX. mendeko aristokraziak ile luzeko katuak eskatzen ebazan eta ile luzeko gene arduraduna hibridazioaren bidez sartu egin zan Pallas katuarekin.[3] Persiarren lehen arbaso dokumentatuak Pietro della Vallegaitik inportatuak izan ziren 1620.urtean, Khorasanen, Persia, Italia eta Angorako katuatik (gaur egungo Ankara) Nicholas Claude Fabri de Peirescetik Turkia, Frantziako partetik, garai berberan. Jorasaneko katuak grisak ziran, eta Angorakoak zuri-zuriak. Frantziatik laster heldu ziran Btitainia Handira.[4] Europara ere inportatu egin ziran ile luzeko katuak, Afganistan, Birmania, Txina eta Errusiako jatorrizkoak[5]. Era desberdineko katuen gurutzatzeak oso komunak ziren batez ere Persiar eta Angorakoen artekoak[6].

Oro har, arraza garbiko katu persiar baten alderdi fisikoak honako hauek dira: tamaina ertainetik handira. Aurpegi zabala eta xata. Sudur oso txikia eta begietatik hurbil zentratua.

Ezaugarriak

Ertaina eta handia da gehienbat. Buru borobila dauka, gogorra eta burhezur zabala. Aurrealdea biribildua da eta masailhezurrak sendoak eta irtenak. Muturra motza da eta kokotsa betea. Begiak handiak dira, borobilak, oso zabalak eta bananduak, kolore gogorrekoak eta distiratsuak. Sudurra asimetrikoki kokatuta egon behar da, begien altuerara. Persar katuen belarriak txikiak eta borobil formakoak dira, honeek “v” posizioan kokatuta egon behar dira asimetrikoki.

Ile ugari, luzea, lodia eta lehuna dauka. Horregaitik, normalean ile asko jausten jake. Buztana iletsua da eta puntan borobila.[7]

Txokolate koloreko irabazlea

Kolore askotakoak izan daitekez, badagoz kolore soil batekoak diranak adibidez, beltza, urdina, txokolate kolorea, lila, gorria eta krema kolorekoak. Izan ahal dira bi koloretakoak, marradunak edo Tabby modukoak, arrek bi kolore auki ahal dabe soilik, ostean, emeak hiru koloretakoak izaten dira. Hiru koloretako arrak egon ahal dira baina, kasu horretan, esterila dala esan gura dau. Himalayako persak euren kolore urdinagaitik ezagutzen dira.

Gaur egungo persar katuek gorputz trinkoak dabez (corby). Muturra buru borobil baten daukie. Euren ezaugarri garrantzitsuena ile ugari daukiela da, sasoietan aldatzen dabe eta ilearen kalitatea mantentzeko gomendagarria da egunero orraztea. Katu honek familiarrak dira, umeekaz egotea gustatzen jake. Garbitu behar jake rutina bat jarraituz eta teknika bereziak existitzen dira iletik koipea kentzeko baita aurpegitik eta belarrietatik. Garbitzeko momentuan koipea guztiz kentzeko platerak garbitzeko xaboia erabiltzea gomendagarria da, ez dalako mingarria katuentzako.

Himalayako Persar katuek, persiarretatik bereizten dira euren ilearen eragaitik. Himalayako Persar katu bat oso antzekoa da ezaugarri guztietan Persarretatik baina ilean, Himalayako Persak Siamesen antzekoa daukie.

Persa tradizionala

Himalayako katuek begi urdinak dabez, kolor puntua belarrietan, hanketan, bizkarrean edo buztanan egon behar dira, beste ile guztia, krema edo zuria izaten da. Kolor puntuetarik ezagunenak marroia, lila, krema, gorria, beltza, urdina eta bikoloreak dira.

Persarrak karakter lasaiagoa daukie, lo egitea eta atsedena hartzea gustatzen jake.

Haurnaldia 64 egun ingurukoa da eta katu bakoitzak 1 eta 6 arteko katakumeak izan ahal dauz. Katakumeak 3 hilabete inguruan amaren albotik banantzen dira.

Harroputza da eta arrazarik lasaienetariko bat da eta maitekorrak baita ere badira, pertsonekaz eta animaliekaz ondo konpontzen da.

Euren pisua 2,3 kilogramotik 6,8 kilogramora artekoa izan ahal da.

Gainera, 15 urte baino gehiago bizi ohi dira maiz gaixotzen ez direlako. Maitasun-katakumeak dira, eta ugazaben oso menpekoak. 10 urte inguruko bizi-itxaropena dute.

Ez dute errezelik edo altzaririk igotzen edo harramazkatzen. Barnealdeko katuak dira, tenperatura-aldaketekiko sentikorrak eta lurra eta ehiza gustuko ez dituztenak. Ez du arazorik haurrekin edo beste maskota batzuekin, betiere modu leunean tratatzen badute eta zalapartatsuegiak ez badira.

Beste edozein arrazak bezala, katu persiarrak asko maite du jolastea eta dibertitzea, eta osagarri batzuek lagunduko dizute ehiza-sena indartzen eta entretenitzen ez zauden bitartean. Etxean hazkagailu bat edukitzea oso garrantzitsua izango da azazkalak gehiegi hazi ez daitezen, baina ez da gomendatzen den objektu bakarra.[8]

Horrek lagunkoiagoak eta hurbilagoak direla jakiteko balio dau. Nahiz eta beti dauden salbuespenak denetarako, badakigu, emeak otzanagoak eta maitagarriagoak izaten dirala. Gutxiagotan izaten dute arrek alderrai ibiltzeko duten berezko beharra.

Jasankizunak

Espezie honek giltzurruneko gaixotasun polikistikoa izan ahal dau, ingelesez PKD (Poliquistic Kidney Disease) sigletatik ezaguna[9]Gaixotasun genetikoa da, giltzurrunei eragiten deutse eta kiste handiak sortzen dauz. Kiste honeek giltzurrunetan eragina egin ahal dabe denboraren poderioz. Horregaitik, garrantzitsua da diagnostiko bizkorra egitea. [10]Katuen giltzurretatik batek edo biek likidoz betetako kisteak garatzen dabez. Kiste honeek hasten eta suntsitzen doaz.[11]

Garrantzitsua da kontuan hartzea pertsiar katuak landare jakin batzuk hartzen baditu, hala nola lilien hostoak eta loreak, edo piretroideak (pestizidak) bezalako produktuak, intoxikazioa jasan dezaketela.

Arrazaren barietateak

Elkarte horretako arrazen sailkapenaren arabera, katu persiarra, katu exotikoarekin batera, I. kategoriakoa da, eta arraza garbian honako barietate hauek egon ahal diraz[12]:

  • Persa beltza (behi laranjak)
  • 1.Persa beltza (begi laranjak)
  • 2.Persa zuria (begi urdinak)
  • 3.Persa urdina
  • 4.Persa gorria
  • Persiar arrunta.
    5.Persa krema argia
  • 6.Persa ketu beltza
    • 6.a Persa ketua bleu
    • 6.d sl Persa shell cameo
    • 6.d sd Persa shaped cameo
  • 9.Persa gorri jaspeatua
  • 10.Persa pardo jaspeatua
  • 11.Persa carey (beltza, gorria, krema)
  • 12.Persa karey zuria
    • 12.a Persa carey bikolorea
    • 12.b Persa urdin karey zuria
  • Persa emea
    13.Persa urdina krema
    • 13.a Persa beste kolore batzuetan
    • 13.b Persa colour point ile luzea
      • 13.b1 Seal point
      • 13.b2 Bleu point
      • 13.b3 Txokolatea
      • 13.b4 lila
      • 13.b5 Gorria point eta carey
      • 13.b6 Krema
      • 13.b7 Urdina
      • 13.b8 Txokolatea
      • 13.b9 Lila
    • 13.c Birmaniako Sakratua edo katu eskularruduna
    • 13.d Katu Turkiarra[13]
Federazioak Burua Begien kolorea Gorputza Arropa eta kolorea Orokorrean
ACF 30 15 20 30 5
ACFA 35 5 punto “burua”n 30 30 5
CFA 30 10 20 30 10
FIFé 25 15 25 30 5
LOOF 35 5 puntu “arropa eta kolorea”n 35 25 5
TICA 35 10 puntu “burua”n 35 20 10
WCF 30 15 20 30 5

Esterilizazioa

Kontu handia izan behar da katu honen elikadurarekin, ebakuntzaren ondoren pisu nahikoa hartzen dabe. Animalia honen obesitatea oso larria da.

Kostea

Gutxi gorabeherako ideia bat izateko, persiar katu baten batez besteko kostea 400-600 euro ingurukoa da, eta 1.200 €-tik 2.400 €-ra bitartekoa pedigri ona duten katakumeentzat. Persiako Chinchilla barietateak 500 €-tik gorako prezioa du, eta pedigri bikaina duten aleen kasuan 800 €-tik 3.000 €-ra igo daiteke.

Persar katua
persar katua
nomeklatura biologikoa Felis silvestris catus
beste izen batzuk (idioma persa: گربه ایرانی Gorbe Irâni)
jatorria Irán
ezaugarriak
mota katua
teamaina ertaina edo handia
pisua 2,3 a 6,8 kg
ilea luzea
[editar datos en Wikidata]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Persian Cat Information- Your go-to Persian Cat Resource» Persian Cat Corner (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  2. «Iams Cat Breed Guide -Persian Cats» web.archive.org 2008-11-19 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  3. «El gato persa - Mascotas Por Aquí» web.archive.org 2014-11-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  4. «LONGHAIRED CATS - GENERAL INFORMATION» messybeast.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  5. Weir, Harrison; Animal Rights Network Collection (North Carolina State University) NcRS. (1889). Our cats and all about them : their varieties, habits, and management, and for show, the standard of excellence and beauty. Tunbridge Wells [England] : R. Clements and Co. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  6. Lipinski, Monika J.; Froenicke, Lutz; Baysac, Kathleen C.; Billings, Nicholas C.; Leutenegger, Christian M.; Levy, Alon M.; Longeri, Maria; Niini, Tirri et al.. (2008-1). «The Ascent of Cat Breeds: Genetic Evaluations of Breeds and Worldwide Random Bred Populations» Genomics 91 (1): 12–21.  doi:10.1016/j.ygeno.2007.10.009. ISSN 0888-7543. PMID 18060738. PMC 2267438. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  7. Companion animals and us : exploring the relationships between people and pets. Cambridge University Press 2000 ISBN 0-521-63113-0. PMC 41528378. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  8. «Rascadores para gatos al mejor precio | Kiwoko» www.kiwoko.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-28).
  9. «Polycystic kidney disease (PKD): Gene test and negative register | International Cat Care» icatcare.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  10. «POLYCYSTIC KIDNEY DISEASE PERSIAN» web.archive.org 2012-04-03 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  11. (Ingelesez) Egenvall, A.; Nødtvedt, A.; Häggström, J.; Ström Holst, B.; Möller, L.; Bonnett, B.N.. (2009-11). «Mortality of Life-Insured Swedish Cats during 1999–2006: Age, Breed, Sex, and Diagnosis» Journal of Veterinary Internal Medicine 23 (6): 1175–1183.  doi:10.1111/j.1939-1676.2009.0396.x. (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  12. «Top Breeds 2015 – The Cat Fanciers' Association, Inc» cfa.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  13. «Gato Persa Color Sólido Empezaremos la lista de tipos de gatos persa con los felinos agrupados dentro de la categoría de color sólido. Estos felinos deben tener el manto uniforme, desde la raíz, y deben estar libres de marcas o sombras. Pueden ser de color blanco, negro, azul, chocolate, lila, rojo o crema. En esta categoría los ojos de los gatos persa son únicamente de color cobre. No obstante, ...» mascotas.facilisimo.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.