Perry Mason (1957ko telesaila)
Perry Mason AEBko telesail bat da. Erle Stanley Gardner estatubatuar abokatu eta idazleak sortutako Perry Mason abokatuaren kontakizunetan oinarritua dago. 1957ko irailaren 21etik 1966ko maiatzaren 22ra arte CBS katean aireratu zen. Raymond Burr, Barbara Hale, William Hopper, William Talman, Ray Collins, Wesley Lau eta Richard Anderson aktoreek antzeztu zuten.
Perry Mason (1957ko telesaila) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sortzailea(k) | Erle Stanley Gardner | |||
Izenburua | Perry Mason | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Sasoi kopurua | 9 | |||
Atalak | 271 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | lege-drama eta television adaptation (en) | |||
Iraupena | 50 minutu | |||
Kolorea | zuri-beltzekoa | |||
Antzezlea(k) | ||||
Raymond Burr Barbara Hale William Hopper (Paul Drake (en) ) William Talman Ray Collins (en) Wesley Lau Richard Anderson John Dall | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Gail Patrick | |||
Konpainia ekoizlea | CBS | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Bernard Herrmann Fred Steiner (en) | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | CBS | |||
Hasiera-data | 1957ko irailaren 21a | |||
Amaiera-data | 1966ko maiatzaren 22a | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Los Angeles | |||
kronologia | ||||
|
The New Perry Mason (1973-1974) eta Perry Mason telefilmeen (1985-1995) jarraipenak izan ditu. 2020an izenburu bereko berregokitzapen bat izan zuen.
Argumentua
Perry Mason (Raymond Burr) Los Angeles hiriko hilketa kasu nahasietan aditua den eskarmentu handiko abokatua da. Ia atal guztiek egitura berbera dute:
- Perry Masonen bezeroari hilketa egitea leporatzen diote.
- Masonek, Della Street (Barbara Hale) idazkaria eta Paul Drake (William Hopper) ikertzailearen laguntzaz, benetazko hiltzailea nor den aurkitu eta haren aurkako frogak jaso, eta ondorengo epaiketan epailearen aurrean bere bezeroa errugabetzeko kasuari buruzko xehetasunik txikiena ere aztertuko du.
Aktoreak
Lehen denboraldia
- Raymond Burr: Perry Mason
- Barbara Hale: Della Street
- William Hopper: Paul Drake
- William Talman: Hamilton Burger
- Ray Collins: Arthur Tragg tenientea (1957-1964)
- Lee Miller: Brice sarjentua (1959-1966)
- Wesley Lau: Andy Anderson tenientea (1964-1965)
- Richard Anderson: Steve Drumm tenientea (1965-1966)
- Karl Held: David Gideon (1961-1962)
- Connie Cezon: Gertrude Lade
Bigarren denboraldia
- Monte Markham: Perry Mason
- Sharon Acker: Della Street
- Albert Stratton: Paul Drake
- Harry Guardino: Hamilton Burger
- Dane Clark: Arthur Tragg tenientea
- Brett Somers: Gertrude Lade
Hirugarren denboraldia
- Raymond Burr: Perry Mason
- Barbara Hale: Della Street
- William Katt: Paul Drake Junior
- William R. Moses: Ken Malansky
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.