Perros-Guirec

Perros-Guirec (bretainieraz: Perred) Côtes-d'Armor departamenduan dagoen Bretainiako udalerria da, Bro Dreger lurralde historikoan. Udalerri honetako Granito arrosaren kostaldea oso ospetsua eta ikusgarria da.

Perros-Guirec
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Bretainia
Departamendua Côtes-d'Armor
Izen ofizialaPerros-Guirec
Posta kodea22700
Geografia
Koordenatuak48°48′48″N 3°26′36″W
Map
Azalera14.16 km²
Altuera60 m
MugakideakTrégastel, Louannec, Pleumeur-Bodou eta Saint-Quay-Perros
Demografia
Biztanleria7.175 (2021eko urtarrilaren 1a)
26 (2020)
alt_left 3.896 (%54,3) (%45,2) 3.243 alt_right
Dentsitatea506,71 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakTeignmouth, Barr, Quintin eta Dragonera (en) Itzuli
perros-guirec.com

Etimologia

Perros hitzak "lurmuturra" esan nahi du eta Guirec, eremu honetan bizi izan zen San Guirec-en omenez jarrita dago.

Geografia

300 milioi urtetatik hona higatzen joan den granitozko kostaldean kokaturik dago herria. Hiru hondartza handi ere baditu, Trestraou, Trestrignel eta Saint-Guirec. Kostaldearen parean Jentilez uhartedia aurkitzen da, frantsesez Sept-Îles, "zazpi uharte".

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.