Permanganato

Permanganatoa azido permanganikotik (HMnO4) eratorriak diren gatzetako bakoitza da. Ezagunena potasio permanganatoa da (KMnO4).

Potasio permanganatoa.

Permanganatoak ondo disolbatzen dira uretan, eta erraz kristaltzen dira. Perkloratoen antz handia dute. Kolore more bizia dute, eta kristalek beltzak dirudite. Oxidatzaile indartsuak dira, eta erraz erreduzitzen dira disoluzio azidoetan, gatz manganosoak eratuz; disoluzio neutroetan manganitoak edo manganeso dioxidoa eratu arte erreduzitzen dira, eta disoluzio alkalinoetan manganatoak eratu arte. Potasio permanganatoa desinfektatzaile gisa erabiltzen da, eta erredox erreakzioetan erreaktibo oxidatzaile gisa.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.