Perito Moreno glaziarra

Perito Moreno glaziarra (gaztelaniaz: Glaciar Perito Moreno) Argentinako hego-ekialdean dagoen glaziarra da, Santa Cruzko probintzian, Txileko mugatik hurbil. Glaziarren Parke Nazionalaren barnean dago. 30 km luze da, 4,5 km zabal eta 60 metroko garaiera du eta 250 km²-ko eremua hartzen du. Izena Francisco Moreno zientzialari eta Patagoniako esploratzailearen omenezkoa da.

Perito Moreno glaziarra
Datu orokorrak
Garaiera244 m
Motaglaziar
Luzera30 km
Zabalera5 km
Azalera250 km²
Lodiera170 m
EponimoaFrancisco Pascasio Moreno
Otto von Bismarck
Geografia
Map
Koordenatuak50°29′S 73°03′W
MendikateaAndeetako Patagonia
Estatu burujabe Argentina
Argentinar probintziaSanta Cruz probintzia
Argentinar departamentuaLago Argentino Department
Babestutako-eremuaLos Glaciares
Bernardo O'Higgins National Park (en) Itzuli
Ur-gorputzaLago Argentino
Hidrografia
HustubideaLago Argentino
Abiadura700 metro urteko

Glaziar horren jatorria Hego Patagoniako izotz-zelaian dago, eta aurrealdea Lago Argentinoraino iristen da. Aintziran zehar aurrera egitean, aintziraren zati nagusia eta haren hegoaldeko adarra bereizten ditu. Horren ondorioz, hegoaldeko adarreko ura pilatuz joaten da, irteerarik gabe geratzen delako. Uraren presioak arraildurak eta hausturak eragiten ditu glaziarraren horman eta, azkenik, bi aldeak lotzen dituen tunel bat eratzen da. Zenbait urtetan tunel horren sabaia behera etortzen da[1].

Perito Moreno glaziarra.

Erreferentziak

  1. Perito Moreno. in: Elhuyar aldizkaria, 2010/11/01. zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2015-09-23).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.