Perimetro
Perimetroa irudi geometriko bidimentsionalen azaleren inguruko luzera da. Poligono baten perimetroa bere alde guztien luzeren batura da.
Perimetroaren kalkuluak hainbat aplikazio praktiko ditu. Kalkulatutako perimetro bat patio edo lorategi bat inguratzeko behar den hesiaren luzera da. Gurpil/zirkulu baten perimetroak (bere zirkunferentzia) itzuli batean zein urrun iritsiko den deskribatzen du. Era berean, bobina baten inguruan biribilkatutako soka kopurua bere perimetroarekin lotuta dago; sokaren luzera zehatza balitz, perimetroaren berdina izango litzateke.
Zirkulua
zirkulu baten perimetroa zirkunferentzia da eta bere ekuazioa hauxe da:
edo
non:
- perimetroa
- konstante matematikoa, pi zenbakia ()
- erradioa
- zirkuluaren diametroa
Zirkulu baten perimetroa bere diametroa eta π-ren arteko biderketa da.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.