Perifrasi
Perifrasi, grezieratik hartutako hitza, περί eta φράζειν, euskaraz “itzulinguru bidez mintzatzea” esan nahi du. Pentsamendu figuren artean kokatzen den baliabidea da. Baliabidearen oinarria hitz bat esanahi bereko beste hitz multzo batez aldatzean datza; beraz, itzulinguruka hitz egitea da. Perifrasia zehar aipamenarekin dago lotuta.[1]
Adibideak:
- Animalien erregea = lehoia
- Azken hatsa bota zuen = hil zen
Askotan kontzeptu bat bere ezaugarrien bidez azaldu egiten da:
Baliabide honekin estiloa hanpatu egiten da eta, aldi berean, errepikapenak saihesteko modua da. Perifrasi literatura-genero guztietan erabiltzen da.
Erreferentziak
- Xabier Altzibar, 642.or.
Bibliografia
- Euskaltzaindia: Literatura terminoen hiztegia. Bilbo: 2008. 641-642.or. Xabier Altzibarren artikulua.
- Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas: Diccionario de retórica, crítica y terminología literaria. Bartzelona: Ariel, 1982. 314-315.or.
Kanpo estekak
Ikus, baita ere
- Zehar aipamena
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.