Peridis
José María Pérez González, Peridis bezala ezaguna (Cabezón de Liébana, Kantabria, 1941eko irailaren 28a) espainiar arkitektoa, marrazkilaria, umoregilea eta idazlea da. Gaztetan SP eta Diario Información izeneko egunkarietan aritu bazen ere, El Paíserako egiten du lan kaleratu zen lehen egunetik.
Peridis | |
---|---|
Peridis, Madrilgo Liburu Azokan Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Cabezón de Liébana, 1941eko irailaren 28a (82 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, ilustratzailea, umorista, historialaria, marrazkilaria eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Institución Tello Téllez de Meneses |
Izengoitia(k) | Peridis |
Binetagile modura, hamaika liburu kaleratu ditu eta hainbat erakusketetan hartu du parte (azkena Tirabirak / Tiras que aflojan izenekoa; Euskal Herria, 2016).
Arkitekto gisa, eraikin berriak egiteaz gain ezaguna da ondare erromanikoko eraikinen zaharberritzean aritu delako. Sari ugari jaso ditu zeregin honegatik.
Literaturari dagokionez, bi nobela kaleratu ditu: Esperando al rey (2014) eta La maldición de la reina Leonor (2016).
Telebista eta irrati programa desberdinetan kolaboratzen du.
Kanpo estekak
Artikulu hau Kantabriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |