Perfect Strangers
Perfect Strangers (euskaraz: «Erabateko Ezagunak») EEBBko umorezko telesaila bat izan zen. ABC katean 1986eko martxoaren 25a eta 1993ko abuztuaren 6a bitartean aireratu zen.
Perfect Strangers | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Perfect Strangers |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 8 |
Atalak | 150 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | American television sitcom (en) |
Iraupena | 25 minutu |
Antzezlea(k) | |
Bronson Pinchot Mark Linn-Baker Lise Cutter Ernie Sabella (en) Belita Moreno Melanie Wilson Rebeca Arthur Sam Anderson | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Lorimar Television (en) Warner Bros. Television Studios (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jesse Frederick (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | American Broadcasting Company |
Hasiera-data | 1986ko martxoaren 25a |
Amaiera-data | 1993ko abuztuaren 6a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Chicago |
Telesaileko aktore nagusiak honako hauek izan ziren: Bronson Pinchot, Mark Linn-Baker, Lise Cutter, Ernie Sabella, Belita Moreno, Melanie Wilson, Rebeca Arthur eta Sam Anderson.
Ipar Euskal Herrian 1988an Canal+ kateak Larry et Balki izenburuz aireratu zuen. Aldiz, Hego Euskal Herrian lehenbizi Canal+ kateak 1990an Primos Lejanos izenburupean, eta ondoren Cuatro eta FDF kateek 2009-2011 bitartean berraireratu zuten.
Bitxikeria gisa, telesaila honetan The Chronicle egunkariko egoitzan Harriette Winslow izeneko bigarren mailako eta arraza beltzeko igogailuzain ironiko emakumea agertu ohi zen. Ikusleei pertsonaia hau asko atsegin izan zitzaienez, telesaileko ekoizleek pertsonaia honen familian eta eguneroko bizitzan barneratuko zen telesaila paralelo bat sortzea erabaki zuten, honela Family Matters telesaila sortu zen.
Argumentua
Chicago hiria 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdean. Larry Appleton (Mark Linn-Baker) Wisconsingo udalerri batetik hirira etorri eta kazetaria izatea amets egiten duen gazte bat da, aldiz Balki Bartokomous (Bronson Pinchot) europar etorkin gaztea Larryren urruneko lehengusu txikia da, Mypos izeneko mediterranear uharte batetik etorri berria den etorkina, gainera ingelesez hala-hola moldatzen da, honi bere herrialdeko ez ohiko usadioei gehitu, eta ondorioz pertsonaia honek bere eguneroko amerikar ametsa partikularrean pasarte xelebre ugari biziko ditu.
Telesailak bi lehengusuen eguneroko gorabeherak azaltzen ditu, hirira etorri berriak direnetik, The Chronicle egunkarian lanean hasi eta azkenik neska-lagunak bilatzen dituzten arteraino.