Per capita errenta
Per capita errenta edo per capita BPG Barne Produktu Gordina eta herrialde jakin baten biztanleriaren arteko erlazioa da. Herrialde baten BPG eta biztanleria zatituz lortzen da. Ez du errentaren banaketa zehazten.
Herrialdeen arteko konparaketak egiteko erabilgarria da oso eta normalean nazioarteko dibisa nagusi bat erabiltzen dute neurtzeko (estatubatuar dolarra edo euroa). Bizi-kalitatea neurtzeko erabilia izan denez[1] kritika zorrotzak jasan ditu[2]:
- Ez ditu errentaren banaketan dauden desberdintasunak kontuan hartzen.
- Ez ditu kanpoko faktoreak kontuan hartzen.
- badira produkzio mota zenbait ongizatea hobetzen ez dutenak.
Hori dela eta, aditu batzuk beste indize aukeratu dituzte konparaketak egiteko, adibidez ongizate ekonomiko iraunkorraren indizea, Giniren koefizientea edo Atkinson indizea[3]
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Inglehart, R.. (2001). Modernización y postmodernización. Madril: CSIC & Siglo XXI ISBN 84-7476-270-7..
- Kuztnets, Simon. (1962-3-8). «How to Be Happy» Financial Times Weekend.
- Rifkin, Jeremy. La civilización empática. Paidos, 539-548 or. ISBN 978-84-493-2356-0,..
Kanpo estekak
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.