Pepsi
Pepsi Cola, Pepsi izenez ere ezagutzen dena, PepsiCo konpainiak sortutako eta AEBetan jatorria duen freskagarria da. Pepsi Cola kolazko edari karbonatatua da. Nazioarteko merkatuan, haren lehiakiderik handiena Coca-Cola da.
Pepsi | |
---|---|
gaseosa, kola, Edaria eta caffeinated soft drink (en) | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | PepsiCo Ukraine (en) , PepsiCo eta Szentkirályi Hungary (en) |
Diseinatzailea | Caleb Bradham (en) |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Historia | |
Sorrera | 1893 |
Jabea | Ramon Laguarta (en) - |
Honen parte | PepsiCo |
Historia
Hastapenak
Pepsi edaria, Caleb Bradham botikariak sortu zuen, New Bernen (Ipar Carolina), jatorriz, digestio-arazoak tratatzeko diseinatua. Bere izena pepsina entzimatik dator[1], zeinen defizitak dispepsia sortzen duen[2]. Jatorrizko errezetak azukrea eta bainila zituen ere[3].
1923an Pepsi-Cola Companyk porrot ekonomikoa iragarri zuen, batez ere Lehen Mundu Gerraren osteko prezio aldakorretan azukrearen prezioarekin espekulatu ostean. Roy C. Megargelek erosi zuen marka. 1931-an, "Loft Candy" gozoki enpresak Pepsi Cola konpainia erosi zuen. Lofteko presidenteak, Charles G. Guth, edariaren osagaiak birformulatu zituen.
Ikus gainera
Erreferentziak
- (Ingelesez) Stoddard. (2011-02-28). Encyclopedia of Pepsi-Cola Collectibles. Penguin ISBN 978-1-4402-2535-2. (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
- Tompkins, Vincent, ed. (1996). American decades. 1900 - 1909 / ed. by Vincent Tompkins. Gale Research ISBN 978-0-8103-5722-8. (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
- (Ingelesez) History of The Birthplace of Pepsi. (Noiz kontsultatua: 2023-05-31).
Kanpo estekak
- Pepsiren webgunea (Ingelesez)