Pepe Mediavilla
José Fernández "Pepe" Mediavilla (Bartzelona, 1940ko apirilaren 27a - 2018ko apirilaren 19a) bikoizketa aktore eta zuzendari kataluniarra izan zen. Bartzelonako Antzerki Institutuan ikasi ostean "La Voz de España" bikoizketa aretoan hasi zen lanean 1960. hamarkadan. Bere lehen paper garrantzitsua "Urkamendiko hamabiak" filmeko bikoizketa izan zen. Urte batzuk geroago "Star Trek" telesaileko Spock jauna bikoiztu zuen.
Pepe Mediavilla | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1940ko apirilaren 27a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | 2018ko apirilaren 19a (77 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Institut del Teatre (en) |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | bikoizlea eta bikoizketa-zuzendaria |
Bere ahots baxua maiz entzuten da telebista eta irratiko iragarkietan.
Bere bi seme-alaba bikoizketa aktoreak dira ere: Nuria Mediavilla (Angelina Jolie, Uma Thurman, Rachel Weisz, Cameron Diaz eta Winona Ryderen ohiko ahotsa) eta José Luis Mediavilla (Chris Rock eta David Chappelleren ahotsak, besteak beste) .
Aktoreen ahotsa
Bere ahotsa ohikoa izaten da gazteleraz Morgan Freeman, James Earl Jones, Victor Argo eta Philip Baker Hall bikoiztean, besteak beste.