Pepe Carrol
José Arsenio Franco Larraz, ezizen artistikoz Pepe Carrol (Calatayud, Zaragozako probintzia, 1957ko irailaren 19a - Zaragoza, 2004ko urtarrilaren 5a), espainiar ilusionista eta telebista aurkezle bat izan zen.
Pepe Carrol | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Arsenio Franco Larraz |
Jaiotza | Calatayud, 1957ko irailaren 17a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Zaragoza, 2004ko urtarrilaren 5a (46 urte) |
Hobiratze lekua | Torreroko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilusionista, telebista aurkezlea eta magialaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Pepe Carrol |
1980ko hamarkadan Por Arte de Magia, Magia Potagia (1987) eta Luna de Verano (1990) telebista saioetan parte ahrtu zuen, hamarkada horren amaieraldera Un, dos, tres... responda otra vez lehiaketa ezagunean magia ikuskizunak emateagatik ospetsu bilakatu zen. 1990eko hamarkadan ospe hori mantendu zuen, Genio y figura (1994), Encantada de la vida eta Sorpresa, sorpresa saioetan agertuz. Gainera, Vaya nochecita (1995) eta Aquí no hay quien duerma (1995-1996) saioak ere aurkeztu zituen. Ondoren, antzoki eta diskoteketan magia ikuskizunak eskeintzera itzuli zen.