Jose Saenz Garmendia
Jose Saenz Garmendia (Andoain, 1905eko azaroaren 28-Donostia, 1982ko ekainaren 28, Pepe Andoain gisa ezaguna, musikagile herritarra, irakasle eta musikaria izan zen.[1]
Jose Saenz Garmendia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Andoain, 1905eko azaroaren 28a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1982ko ekainaren 28a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Musika instrumentua | akordeoia |
Biografia
Jose Saenz Garmendia Andoaingo Zamora-enean jaio zen, 1905ean. Gurasoak Antonio Sáinz eta Margarita Garmendia ziren. Familia ugaria zen, Jose bosgarrena izanik. Eulogio Saldias maisuaren solfeoa ikasi eta herriko musika bandan hasi zen, klarinetea jotzen. 14 urte zituelarik saxofoia hasi zen jotzen. Laster ere musika idazten hasi zen. 18 urte zituenean jazz estiloko musika ezagutu eta jazz-orkestina sortu zuen, SEO-OPAC izeneko taldea. Izena partaideen abizenekin sortu zuten: Sáenz (saxofoia eta klarinetea), Etxeberria (saxofoi sopranoa), Olazagutía (tronpeta), Oyarzabal (tronpeta), Pascual (tronboia), Aizpurua (bateria), eta Cortadi (klarinetea).[2]
Soldaduska Donostian egin behar izan zuen, bertako Sizilia Erregimentuaren bandan; soldaduskan ere Andoain izenarekin ezagutzen hasi ziren. Soldaduska bukatuta akordeoiari heldu zion. Donostiako Bandako saxofoi jotzaile gisa hasi zen. Donostiako tabernetan eta herrietan jotzeko beste orkestina sortu zuen, La Orquesta Larrañaga izenekoa. 1930ean Euskal Herriko akordeoi-txapelketa irabazi zuen. Ordurako oso ezaguna zen Euskal Herrian. Espainiako II Errepublikaren garaian denboraldi bat Madrilen eman zuen, kabaret bateko taldean jotzeko, baina laster herrira itzuli zen. Gerrak Gipuzkoan harrapatu zuen eta, ondoren, langileen batailoi batean denboraldi bat egin behar izan zuen.
Gerra bukatu ondoren Donostiara aldatu zen bizitzera, apopilo Parte Zaharreko ostatu batera. Urte haietan Los Xey taldean Saenz izan zen taldeko soinujolea tarte batean. Hiriburuan ere, 43 urte zituelarik, Ignacia (Inaxita) Agirre Azpiazu-rekin ezkondu zen, 1949ko urriaren 12an. Hiru seme-alaba izan zituzten gero.[2] Bizitzeko etxean musika-akademia zuen antolatuta. Ikasleen laguntzarekin Alay izeneko Euskal Herriko lehen akordeoi-orkestra sortu zuen. Orkestra mugako bi aldetan ezagutzera eman zen.[3]
Elgeta triki-maisu handiak utzi duen grabazio bakarra Pepe Andoainek egin zion bere Donostiako etxean. Geroago CD moduan zabaldu den grabazio hartan 14 kantu bildu zituzten: trikitixa bat (1,a), porrusalda bat (2.a), lau fandango (3.a, 9.a, 11.a, eta 13.a), lau arin-arin (4.a, 10.a, 12.a eta 14.a) eta lau kalejira (5.a, 6.a, 7.a eta 8.a). Erdia doinu instrumentalak dira eta beste erdia kopla-doinuak.[4]
Konposizioak
Berrogeita hamar konposizio baino gehiago idatzi zituen: fandangoak, abestiak, martxak... Hona hemen ezagunenak:
Bibliografia
- Patxi Intxaurrandieta: José Sáenz Garmendia. Pepe Andoain (1905-1982). Lekukotzak bilduma, 6.zk. Manuel Larramendi Kultur Bazkuna, Andoain, 2005.
- INTXAURRANDIETA, P.: Musikarako jaioa. Honetan: Intxaurrandieta, P. y Sáenz, K. (1996). José Sáenz Garmendia "Pepe Andoain" (1905-1982) (Lekukotzak; 6) Andoain: Manuel Larramendi Kultur Bazkuna, 1996.
- (Gaztelaniaz) LEIÑENA, P.: Sáenz Garmendia, José [Pepe Andoain]. Casares E. (dir.), Diccionario de la música española e hispanoamericana (vol. 9, p. 530). Madrid: SGAE, 2002.
- ERESBIL: Sección documental, D1/SAE-01. "I. Nazioarteko Akordeoi Kongresua = I. Congreso internacional de acordeón". Honetan: Hauspoz, Zarautz, 2004.
Erreferentziak
- «José Sáenz Garmendia. Pepe Andoain (1905-1982)» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- (Gaztelaniaz) «José Saenz Garmendia» klasikart (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- (Gaztelaniaz) Barnés Larrouquere, Mark. «Sáenz Garmendia, José - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- Izagirre, Koldo. (2001). Sasiaren sustraiak : Jazinto Rivas Sanz, "Intxuzabal", "Elgeta" (1905-1964). Euskal Herriko Trikitixa Elkartea ISBN 84-607-3357-2. PMC 433054617. (Noiz kontsultatua: 2022-11-08).
- (Gaztelaniaz) «Buscó por el término Pepe Andoain» klasikart (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- (Gaztelaniaz) «José Sáenz Garmendia» Discogs (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- «José Saenz Garmendia partitura - partiturak.eus» partiturak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- (Gaztelaniaz) Sáenz Garmendia, José. «datos.bne.es - Sáenz Garmendia, José (1905-1982)» datos.bne.es (Biblioteca Nacional de España) (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- (Ingelesez) «Lamentos de mi acordeón [Grabación sonora :vals ; Goiburu : marcha / José Sáenz Garmendia - Sáenz Garmendia, José - Registro sonoro musical - 1952»] bdh.bne.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
- Goiburu (José Saenz Garmendia) - Basque March. (Noiz kontsultatua: 2023-01-22).
Kanpo estekak
- "Goiburu" abestia, Marcos Saenz de Pipaon akordeoilariarekin.
- Partiturak Espainiako Liburutegi Nazionalean.
- Pepe Andoain Gipuzkoako Fototekan (6 argazki)