Pepa Fernández

María José Fernández Vallés, ezagunagoa Pepa Fernández (Cervera, Lleida, 1965eko martxoaren 4a) Radio Nacional de Españako lleidar kazetaria, zuzendaria, aurkezlea eta irakaslea da. 2019ko irailetik 2022ko uztailara, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara, goizeko De pe a pa zuzendu eta aurkeztu zuen, Las mañanas de RNE barruan. Hogei urtez, 1999 eta 2019 bitartean, asteburuko No es un día cualquiera saioa zuzendu zuen.[1][2] 2022ko irailean, goizeko asteburuko saioa aurkezten hasi zen berriz. Elena Francis, lehen influencerra (2023) erreportaian parte hartu zuen.[3]

Pepa Fernández

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría José Fernández Vallés
JaiotzaCervera, 1965eko martxoaren 4a (59 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, irrati-esataria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Ramon Llull Unibertsitatea
Radio Nacional de España
Jasotako sariak
IMDB: nm1991970 Edit the value on Wikidata

Biografia

Cervera herrian jaio zen 1965ean, Lleidan, eta bere aitaren familia Ourensekoa da.[4] Hamazortzi urterekin irratian hasi zen lanean. Informazio Zientzietan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 1999tik 2019ko uztailera Radio Nazionalean No es un día cualquiera saioa zuzendu eta aurkeztu zuen, Saio hori hainbat aldiz saritua izan den asteburuko magazin bat zen.[5] 2022ko irailean itzuli zen formatu horretara.

2019ko irailean Las mañanas de RNE-ko bigarren tartean sartu zen, Alfredo Menéndezen ordez, eta 2022ko uztailera arte jarraitu zuen.[2]

Ramon Llull Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko irakaslea da.

Hainbat telebista-programatan lan egin du. TV3ren kolaboratzailea izan da El club saioan.

Elena Francis, lehen influencerra (2023) erreportaia

Martxoaren 8aren harira, Elena Francis kontsultategia emakumeentzako irratsaioak 1947tik 1984ra sortu zuen fenomenoa aztertu zen Elena Francis, lehen influencerra (2023) erreportaian. La 2 katean ikusi ahal izan zen dokumental hori, eta RTVEren Play katalogoaren barruan sartu zen. Pepa Fernández, Mara Torres, Macarena Berlín edo Nieves Herrero bezalako esatari eta kazetarien laguntza izan zuen saioak. Denen arean Espainiako uhinen sexu-aholkulari haren 'argiak eta itzalak' aztertu zituzten.[3][6][7][7]

"Instituto de Bella Francis" izeneko Institutuak 'Elena Francis' pertsonaia sortu zuen bere produktuen publizitatea egiteko. Elena Francis andrea fikziozko izakia zen, eta aholkulari-talde batek erantzuten zien entzuleek bidaltzen zizkieten gutunei; besteak beste, apaiz batek eta psikologo batek. 36 urtez, kontsultategiaren erantzunak beti emakume otzana, men egiten duenetakoa zuen helburu. Saioak emakume, ama eta emazte kontserbadoreak, frankismoaren ideologia eta moral zituen emakumeak ziren eredu. Kontsultategiaren arabera, emakumeek pairamena, jasamena, beste alde batera begiratzea, ez ikustearena egitea, pazientzia izatea, gauzak aldatuko zirelakoan itxarotea edo seme-alabengatik eta familiarengatik sakrifikatzea. Saioa kontsultategi sentimentalaz mozorrotutako erregimen frankistaren doktrina baino ez zen izan.[8]

Liburuak

  • Lo que la vida enseña/Bizitzak irakasten duena (Esfera de los Libros, 2008)

Sariak eta aintzatespenak

  • Ondas saria (2003), No es un día cualquiera saioagatik, irratiaren kalitateagatik eta erakutsitako edukien aniztasunagatik.[5]
  • Zilarrezko bi mikrofono, APEIk (Asociación Profesional Española de Informadores de radio, prensa y televisión) emandakoak.
  • APEIren sari berezia, irrati, prentsa eta telebistako Informatzaileen Espainiako Elkarte Profesionalak emana
  • Urrezko Antena
  • Cambio 16 Irrati-saria
  • El Cava kazetaritza-saria
  • Urrezko mikrofonoa[9].
  • Gastronomia Saria, Diario de Avisos-ek emana
  • Pica d'Estats
  • Ondas saria (2008) ibilbide profesionalari
  • 2009ko Komunikazio Eraginkortasunerako Emilio Castelar saria
  • Miguel Delibes Kazetaritza Sari Nazionala (2015)[10]
  • Concha García Campoy kazetaritza-saria (2016)[11]

Erreferentziak

  1. http://www.rtve.es/radio/20190719/no-dia-cualquiera-celebra-su-20-aniversario-pepa-fernandez-especial-teatro-monumental/1974661.shtml
  2. ESdiario. (16 de julio de 2019). «El siniestro total desata una "revolución" de Rosa María Mateo en RNE» www.esdiario.com.
  3. (Gaztelaniaz) ELICES, RAQUEL. (2023-03-07). «Elena Francis, la voz del sexo: ¿quién era realmente?» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-14).
  4. El presidente de la Academia de Gastronomía, el Padre Ángel y Pepa Fernández (RNE), premiados por la Fundación Duque. Europa Press 12 de septiembre de 2013.
  5. Palmarés 2003. .
  6. (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Elena Francis, la 'influencer' del franquismo que acompañó a las mujeres en su soledad» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  7. (Gaztelaniaz) «Elena Francis, la primera influencer y una herramienta del régimen que se hizo eco de las voces de varias generaciones de mujeres» MSN (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  8. (Gaztelaniaz) Megía, Carlos. (2023-03-08). «El fenómeno Elena Francis: cómo un consultorio de belleza acabó siendo altavoz del franquismo | Feminismo» S Moda EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2023-03-13).
  9. Lorente, C.. (14 de septiembre de 2011). «Directora de No es un día cualquiera de RNE: Pepa Fernández» Tiempo.
  10. Redacción. (21 de enero de 2016). Pepa Fernández acota la desidia como principal causa de habla "zaparrastrosa". Barcelona.
  11. El programa 'No es un día cualquiera' de RNE se emitirá desde el Museo Würth La Rioja este fin de semana. Logroño 26 de enero de 2018.

Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.