Pentti Haanpää
Pentti Haanpää (Piippola, 1905eko urriaren 14a - 1955eko irailaren 30a) finlandiar eleberrigilea izan zen. Nekazari aberats baten semea. Joyceren bi ipuin suomieraz argitaratu zituen. Bere lurraldetik kanpora ez zuen inoiz alde egin, eta bertako jende xehearen bizitza du bere ipuin laburren gaia. Komunista izatea egotzi baitzioten, haren obraren zati bat egilea hil arte ez zen argitara eman. Hala gertatu zen Azti zirkulua eta Sato laguntzailearen kasua eleberriekin (Obrak, 1956-1958). Hanpääk umore garratza erabili zuen bizitzaren zentzugabetasunaren aurrean, goi-klaseen satira eginez: Karabana (1930), Isakki Kopetiluna (1955) ipuinak, Irina (1949) eleberria.
Pentti Haanpää | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pentti Mikael Haanpää |
Jaiotza | Leskelä (en) , 1905eko urriaren 14a |
Herrialdea | Finlandia |
Heriotza | Iso Lamujärvi (en) , 1955eko irailaren 30a (49 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: itotzea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | finlandiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea eta ipuingilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.