Pentastomida
Pentastomidoak (Pentastomida, grezieratik penta, bost, eta stomos, ahoa) Krustazeo maxillopodoen azpiklase dira baina parasitismoaren ondorioz, oso aldatuta daude. Horren ondorizo, urtetan, onikoforoekin lotutako filo independente gisa sailkatu zitzaien. Gaur egun 144 espezie ezagutzen dira eta beste zortzi fosilak.[1]
Pentastomida | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Eumetazoa |
Filuma | Arthropoda |
Subfilum | Crustacea |
Superklasea | Oligostraca |
Subklasea | Pentastomida Diesing, 1836 |
Ezaugarriak
Espezie hauek parasitoak dira. Ugaztunen, hegaztien eta narrastien arnas aparatuan egokitzen dira. Haien gorputzak 13 zentimetroko luzeraino eduki dezake eta har itxura osoa dute. Ostalariaren gorputzean heltzeko kitinazko azazkalak dituzte bi luzakin pare baten bukaeran. kutikula oso porotsua da eta kitinarik ez du. Ahoak, bestetik, barailarik ez du.
Hematofagoak dira, ostalariari odola xurgatzen diote. Dioikoak dira. Parasitismoa dela eta, beste krustazeoek dituzten elementu asko ez dituzte: ez antenarik, ez zirkulazio-aparatua, ez arnas aparatu, ezta ere gernu-aparatua.
Pentastomideoak krustazeoak direla erakusteko molekula-ikerketak eta kladistikoak egin dira (ernal-hazia, larbak, kutikula). Agian brankiuroetatik eratorriak.
Sailkapena
Martin & Davis-en arabera pentastomidoak horrela sailkatzen dira:[2]
Cephalobaenida ordena Heymons, 1935
- Cephalobaenidae familia Fain, 1961
- Reighardiidae familia Heymons, 1935
Porocephalida ordena Heymons, 1935
- Armilliferidae familia Fain, 1961
- Diesingidae familia Fain, 1961
- Linguatulidae familia Heymons, 1935
- Porocephalidae familia Fain, 1961
- Sambonidae familia Fain, 1961
- Sebekiidae familia Fain, 1961
- Subtriquetridae familia Fain, 1961
Bibliografia
Erreferentziak
- Brusca, R. C. & Brusca, G. J., 2005. Invertebrados, 2. ediz.. McGraw-Hill-Interamericana, Madril, XXVI+1005 or. ISBN 0-87893-097-3.
- https://web.archive.org/web/20091229075346/http://web.vims.edu/tcs/LACM-39-01-final.pdf