Penny Lane
«Penny Lane» 1967ko The Beatles talde britainiarraren abestia da, Paul McCartneyk konposatua eta Lennon-McCartneyri egiaztatua. Paul McCartney eta John Lennonen haurtzaroko oroitzapenei buruz ari da. Liverpooleko aldirietako gune geografiko bat da, haien etxetik gertu, Penny Lane eta Smithdown Road kaleen arteko bidegurutzean.
Penny Lane | |
---|---|
![]() | |
The Beatlesen, Amen Corner (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Egilea(k) | The Beatles, Amen Corner (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argitaratze-data | 1967 |
Izenburua | Penny Lane |
Honen izena darama | Penny Lane |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Pop barrokoa eta psychedelic pop (en) ![]() |
Hizkuntza | ingelesa |
Diskoetxea | Parlophone (en) ![]() |
Tonoa | Si maior |
Deskribapena | |
Honen parte da | Magical Mystery Tour |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | John Lennon eta Paul McCartney |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Lennon Paul McCartney |
![]() ![]() |
Penny Lane/Strawberry Fields Forever singlea historiako laugarren onena bezala sailkatu zuten Rateyourmusic.com webguneko erabiltzaileek. 2004an, Rolling Stone aldizkariak jarri zuen abestia garai guztietako 500 abesti onenen zerrendako 449. postuan.
Izenburuaren jatorria
Penny Lane, hitzez hitz Penny Bidea, Liverpooleko kale bat da, Sefton Park barrutian kokatua. 900 metroko azalera du. Abestiak ez du kalea bera aipatzen, baizik eta kale horrek Smithdown Road-ekin duen bidegurutzea, hiri inguruko autobusak aldatzeko gune garrantzitsua, zeinaren inguruan hainbat denda eta St. Barnabas eliza. Bidegurutzea Sefton Park, Mossley Hill eta Wavertree barrutien elkargunean dago, hiriaren erdigunetik 5 kilometrora.
Paul McCartney txikitatik ibiltzen zen Penny Lanen, St. Barnabas elizaren abesbatzan abesten zuelako. Speke aldiriko etxea, 13 urte bete zituen arte bizi izan zena, eta Allertoneko etxea (20 Forthlin Road), autobus-aldaketak egiteko Penny Lanerekin lotzen zuten aldirietan zeuden. John Lennon, bestetik, lehen haurtzaroan bizi izan zen aitona-amonen etxea, Penny Lanetik 300 metro eskasera zegoen. 1967an Paul McCartneyk abestia idatzi zuenetik, kalea – Abbey Roadekin batera – garai guztietako ospetsuenetako bat bihurtu da.
Abestia
![](../I/Penny_Lane_(8).jpg.webp)
John Lennon izan zen Beatles taldeko lehena Penny Lane kalea kantu batean aipatzen, «In My Life» n sartzen saiatu baitzen.[1] Johnen ideia originala zen haurtzaroan autobusez zihoanean igarotzen zituen tokiak aipatuko zituen abesti bat konposatzea, baina gero atzera egin zuen aspergarria iruditu zitzaiolako.
Hurrengo urtean, Paul McCartneyk letrari heldu eta «Penny Lane» idatzi zuen. Liverpooleko kale batean eszena bat sortu zuen, haurrentzako marrazki-liburu batetik atera ahal izan zutena, erizain eder batekin, bizargin alai batekin, bankari xelebre batekin, suhiltzaile patriotiko batekin eta oinezko zoriontsu batzuekin. Pauelek onartu zuen neurri batean errealitatean oinarritu zela idazteko; nostalgia ere nabaria zen abestian.
"Strawberry Fields Forever" eta "Penny Lane" abestiak Liverpooleko haurtzaroko oroitzapenen album berrian pentsatuz egin ziren, baina EMIk single berri bat agertzeko presioa egin zuen, eta, beraz, horrela kaleratu zen. The Beatlesen produktore George Martinek adierazi zuen "Penny Lane" eta "Strawberry Fields Forever" abestien arteko lotzeak taldeak inoiz plazaratu zuen singlerik handiena izango zela. Biak ala biak Magical Mystery Tour albumean jaso ziren, 1967ko azaroan.
Taldeak ez zuen inoiz zuzenean abestu abestia, 1966ko erdialdean birak egiteari utzi baitzioten. Hala ere, gerora, Paul McCartneyk bere bakarkako biretan interpretatu zuen.
Hitzak
Hitzek nostalgia handia erakusten dute. Kale baten deskribapen alaia azaltzen du:[2]
- Penny Lanen argazkiak erakusten dituen bizargin bat dago.
- Buru bakoitzetik plazer bat izan du:
- Eta hara eta hona dabiltzan pertsona guztiak
- Gelditu eta esan: Kaixo!
- Izkinan bankari bat dago automobil batekin.
- Ume txikiek barre egiten diote atzean.
- Eta bankariak ez du inoiz mac bat erabiltzen.
- Euri jasan, oso arraroa.
- Penny Lane nire belarrietan eta begietan dago.
- Han, hegoaldeko zeru urdinen azpian.
- Eseri eta bitartean itzultzen naiz.
- Penny Lanen suhiltzaile bat dago hareazko erloju batekin.
- Eta bere poltsikoan erreginaren erretratu bat dago.
- Suhiltzaileen kamioia garbi edukitzea gustatzen zaio
- Makina garbia da
- Penny Lane nire belarrietan eta begietan dago.
- Lau bat arrain eta pastelak
- Udan, bitartean, bueltan
- Babeslekuaren atzean, biribilgunearen erdian
- Erizain ederrak erretilu bateko mitxoletak saltzen ditu
- Nahiz eta bera antzezlan batean balego bezala sentitzen den.
- Bera da, nolanahi ere.
- Penny Lanen, bizarginak beste bezero bati bizarra mozten dio
- Bankaria eserita ikusten dugu mozketa baten zain
- Eta gero suhiltzailea presaka.
- Euri jasa, oso arraroa
- Penny Lane nire belarrietan eta begietan dago.
- Han, hegoaldeko zeru urdinen azpian.
- Eseri eta bitartean itzultzen naiz.
- Penny Lane nire belarrietan eta begietan dago.
- Han, hegoaldeko zeru urdinen azpian.
- Penny Lane!
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Abestia Youtuben, 2015ean berrmasterizatuta.