Penmarc'h lurmuturra

Penmarc'h lurmuturra Bretainiako Finistère departamentuko hego-mendebaldeko muturrean kokatzen den lurmutur bat da, hots, Frantziako ipar-mendebaldeko muturrean dago. Audierne badiaren hegoaldeko muga da, bestalde Bizkaiko golkoaren iparraldeko muga ere bada.

Penmarc'h lurmuturra
Motapoint (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak47°48′N 4°22′W
Ur-gorputzaBizkaiko golkoa

Gaur egun Saint-Guénolé eta Kerity badien artean hedatzen den Penmarc'h udalerrian XIV. mendetik XVI. menderarte garrantzi handia izan zuen hiri baten hondakinak daude. Hiri honen oparotasuna bertan zeuden bakailao bankuei zor zien, baina bankju horien desagerpenak, Ternuako bakailao bankuen aurkikuntzak eta 1595. urtean La Fontenelle itsaslapurrak toki honetan burututako arpilatzearen ondorioz hiriaren gainbehera etorri zen.

Lurmutur honetan Eckmuhl itsasargia kokatzen da, honen argia 60 itsas miliatara (111 kilometro) ikus daitekelarik.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.