Peneiako poni
Peneiako ponia, (grezieraz: αλογάκι της Πηνείας), Grezia aldeko Peloponesoko bertako zaldi arraza baten izena da. Poni hauen kopurua oso murritza izanik, arraza oso berezia da.
Peneiako ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Grezia |
Egoera FAOren arabera | critical (en) |
Sinonimoak | Pinia. Geogalidiko. Georgaludiko |
Peneiako zaldia bere tamainagatik ponien sailkapen taldean sartzen da.
Peneiako ponia Balkanetako zaldi arrazen artean kokatzen da. Bertan Albaniako ponia, Aénos, Arravani, Bosniako ponia, Skyros ponia, Krk-ko uharteko ponia, zein Pindoko ponia sailkatuak daude.
Etimologia
"Peneia" Peloponesoko lurmuturraren izen poetikoa da, testu klasikoetan egertzen dena. Arrazaren beste izenak honakoak dira; pinia, geogalidiko eta georgaludiko[1].
Arrazaren historia eta hedapena
Peneiako ponia arraza zaharra da eta Peloponesoko Eleia eskualdean hedatzen da. Eskualde hau nahiko menditsua da.
Arrazaren liburu ofiziala 1995. urtean ireki zuten.
Poni honen jatorria segaruski Pindoko ponia da, baina aspalditik Anglo-Arabiar, Anglo-Normandiar eta Nonius zaldi arrazekin gurutzatua izan da.
Erreferentziak
Bibliografia
- Mason, I.L. 1996. "A World Dictionary of Livestock Breeds, Types and Varieties. Fourth Edition". C.A.B International. 273 pp.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Arrazari buruzko argazki eta artikuloa
- (Ingelesez) Arrazari buruzko artikuloa
- (Ingelesez) Arrazaren deskribapen laburra