Penate

Penateak (latinez Penates) edo Di Penateak (latinez Di Penates, eta ahoskera: : [ˈdiː pɛˈnaːteːs]), beti pluralean, antzinako erromatar erlijioan, jatorrian, etxeko biltegiaren jainko babesleak ziren (izatez jeinuak). Ondoren, etxeetako jainko bihurtu ziren, etxe guztia babestuz (penate familiarrak edo txikiak), estatuaren babesleak ere bazeudelarik (Penate publikoak edo nagusiak). Lareekin, Jeinuekin eta Larvaeekin lotua zegoen. Penateak, Propertziok aipatzen ditu.

Penateen aldarea, Herculaneumko hondakinetan.

Izena, Penus-etik dator, etxeko jakitoki edo biltegia dena[1]. Hasieran, jakitokiak zaintzeaz arduratu ziren, ondoren, etxe osora hedatzeko. Eguneroko janariaren zati bat eskaintzen zitzaien, irudikatzen zituzten irudien bihotzean jarri behar zirenak.

Hiriko magistratuek, zin egiten zuten Penate publikoen aurrean. Batzuetan, penateak, gazte bikote bat bezala irudikatzen ziren. Erromako Velia muinoan, eurei eskainitako tenplu bat zegoen.

Vestarekin batera gurtu ziren paganismoa amaitu artea, erromatarrek beti pentsatu zuten Troian izan zutela jatorria, Eneasek Laziora ekarrita[2].

Erreferentzia

  1. Marco Tulio Cicerón, De natura deorum, II, 68: Nec longe absunt ab hac vi di Penates, sive a penu ducto nomine (est enim omne quo vescuntur homines penus) sive ab eo quod penitus insident; ex quo etiam penetrales a poetis vocantur. (...)
  2. «penats | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2023-07-14).

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.