Penaia Ganilau
Ratu Sir Penaia Kanatabatu Ganilau (Taveuini, 1918ko uztailaren 28a - Washington, 1993ko abenduaren 15a) fijiar politikaria izan zen. Fijiko lehenbiziko presidentea izan zen 1987tik hil zen arte.
Penaia Ganilau | |||||
---|---|---|---|---|---|
1987ko abenduaren 8a - 1993ko abenduaren 15a ← Elizabeth II.a Erresuma Batukoa - Kamisese Mara →
1983ko otsailaren 12a - 1987ko urriaren 15a ← George Cakobau (en) - baliorik ez → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Taveuni (en) , 1918ko uztailaren 28a | ||||
Herrialdea | Fiji | ||||
Heriotza | Washington, 1993ko abenduaren 15a (75 urte) | ||||
Heriotza modua | : leuzemia | ||||
Familia | |||||
Aita | Ratu Epeli Gavidi Ganilau | ||||
Ama | Nunia Vaniceva | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Leinua | Ganilau | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Wadham College (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Alliance Party (en) |
1939an, Zeelanda Berrira joan zen Fijiko errugbi selekzioko kide izan zen. Bigarren Mundu Gerran konpainia bateko komandante izan zen. Fijin Administrazio Kolonialeko Zerbitzuko kide izan zen 1948tik 1953ra. 1953tik 1956ra, Finlandiako armadan egon zen, eta Malaysiako Larrialdietan borrokatu zen.
1963an Fijiko Kontsultarako Kontseiluko kide hautatu zuten. 1970eko independentziaren ondoren, ministro izan zen hainbat aldiz. 1983an Fijiko Gobernadore Orokor izendatu zuten. 1987an bi estatu-kolpe izan ziren eta Ganilau gobernu konstituzionala berrezartzen saiatu zen. Errepublika aldarrikatu zuen urriko kolpearen ondoren dimititu zuen.
1987ko abenduan, Fijiko lehenbiziko presidentea izendatu zuten. 1990ean konstituzio berria aldarrikatu zen eta 1992an hauteskundeak egin ziren.