Pembroke

Pembroke, galeseraz Penfro, Galesko Pembrokeshire konderriko hiri bat da. Portu garrantzitsua ere bada, Gales iparraldeko Holyhead udalerriko portuarekin batera Gales eta Irlanda arteko itsaso bidezko loturagune garrantzitsuena delarik.

Pembroke
Penfro
 Gales
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Gales
LurraldeaPembrokeshire
PostakodeaSA71
OS grid kodeaSM985015
Geografia
Koordenatuak51°40′34″N 4°54′57″W
Map
Demografia
Biztanleria7.214 (2011)
Bestelako informazioa

2011ko erroldaren arabera 7.214 biztanle zituen.

Izena

Ingelesezko Pembroke izena jatorrizko galeserazko Penfro izenetik eratorria da. Galeserazko Pen hitzak euskaraz "buru", "amaiera" edo "lurmutur" esan nahi du, aldiz Bro hitzak lurralde, eskualde edo herrialde esan nahi du, hortaz, Penfro izenaren esanahia "lurmuturraren lurraldea" edo "amaierako lurraldea" litzateke (ingelesezko "Land's End" eta gaztelania nahiz frantsesezko "Finisterre" hitzaren parekidea litzateke).

Historia

Erdi Aroan 1093an Roger II.a Montgomerykoa normandar buruzagiak Gales konskistatzeko saiakeran Pembroke udalerrian izen bereko Pembroke gaztelua eraiki zuen, hortaz Galesko beste hainbat eskualde ez bezala Pembrokeshire laisterrera normandiarren mende egon zen lurraldea izan zen. Georora, 1169ko urriaren 1ean Penbroke udalerriko portutik eta Richard de Clare normandiar buruzagiaren agintepean Irlanda koskistatzeko lehen saiakeran parte hartu zuen ingeles armada herrialde hartara joateko asmoz itsasoratu zen, Wexfordeko konderrian lehorreratu zelarik.

Ondarea

Iruditegia

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.