Peloponeso
Peloponeso[1] edo Morea (grezieraz: Πελοπόννησος, Pelopónnēsos) Greziako penintsula da, Korintoko istmoak lotuta (nahiz eta orain Korintoko ubideak kontinentetik banatu).
- Artikulu hau Morea penintsulari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Morea (argipena)».
Peloponeso | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.407 m |
Mota | penintsula eta eskualde geografiko |
Azalera | 22.200 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°20′59″N 22°21′08″E |
Estatu burujabe | Grezia |
Ur-gorputza | Mediterraneoa Adriatikoa Egeo |
Izena
Pelope heroiak eskualdea konkistatu zuenean bere izena eman zion, izan ere 'Peloperen uhartea' esan nahi du, nahiz eta 1893an Korintoko ubidea eraiki baino lehen penintsula izan. Erdi Aroan, 'Morea' izendatu zuten, masustondoren hostoaren itxura duelako.
Geografia
Penintsula menditsua da oso, Pindoko mendilerroaren zatia delako. Mendi nagusiak ipar-mendebaldean Olono (2.223 metro), ipar-ekialdean Zilene (2.374 metro), erdialdean Megalo (1.980 metro) eta hego-ekialdean Argolida, Parnon (1.935 metro) eta Taigeto (2.404 metro) dira, artean Argos, Esparta edo Kalamatako haranak daudela. Kostaldean Nafplia, Lakonia eta Meseniako golkoak ditu.
Banaketa administratiboa
Peloponeso hiru periferia ditu bere barnean, nagusiena izen bera duena. Periferia hau bost prefekturatan (nomoi) azpibanatua dago:
Akaia eta Elideko prefekturak ere penintsulan daude baina Mendebaldeko Grezian daude. Gainera, Argolidaren zati bat Atika barnean dago.
Hiriak
Peloponesoko hiri nagusiak (2001eko erroldaren arabera) honako hauek dira: