Pelopidas
Pelopidas, grezieraz Πελοπίδας (?, K.a. 420 - Zinoszefalos, K.a. 364) Tebasko jenerala izan zen.
Pelopidas | |||
---|---|---|---|
"Pelopidasen heriotza", A. Ivanov Irudi gehiago | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tebas, K.a. V. mendea | ||
Herrialdea | Tebas | ||
Heriotza | Battle of Cynoscephalae (en) , K.a. 364 ( urte) | ||
Heriotza modua | : guduan hila | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | antzinako greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta militarra |
Biografia
Atenasa ihes egin zuen Febidas espartarrak Tebasko hirialdea hartu zuenean (K.a. 382). Espartarrak Tebastik bota zituen, eta demokrazia ezarri zuen (K.a. 379). Epaminondasen laguntzaz berriro antolatu zuen Tebasko armada, eta Leukrako garaipenean parte hartu zuen (K.a. 371). Tesaliara bidali zuten Alexandro Ferekoaren aurka, baina Larisa hartu ondoren (K.a. 369) Alexandrok garaitu zuen, eta kartzelan sartu zuen. Epaminondasen laguntzaz kartzelatik atera ondoren Alexandro Ferekoa garaitu zuen Zinoszefalosko guduan (364), baina gudu horretan hil zuten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.