Pello Urzelai
Pello Urzelai Agirre (Bilbo, Bizkaia, 1961) bizkaitar kazetaria da.
Pello Urzelai | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1961 (62/63 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Biografia
Argia eta Hemen astekarietan jardun ondoren Euskaldunon Egunkaria-ko kazetaria izan zen egunkariaren sorreratik bertatik, politika-sailean. Gerora, Berria egunkariko Politika Sailaren arduraduna.
2010. urtean Amesgaiztoa. Egunkaria auziko epaiketaren kronika liburua egin zuen, Egunkaria Auziko protagonisten lekukotasunarekin. 1999an Su-etenaren apustua liburua argitaratu zuen, Lizarra-Garaziko akordiotik (1998-09-12) Udalbiltzaren sorrerara (1999-09-18) joan zen urtearen kronika.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.