Pello Irazu
Pello Irazu Mendizabal (Andoain, Gipuzkoa, 1963ko urriaren 26a) eskultorea da. Nahiz eta beste alor batzuk ere landu, bere obra eskulturagintzan oinarritu du gehienbat, eskultura forma eta material berrietara egokituz. Euskal Herriko eskulturagintza berriztatu duen belaunaldiko partaide garrantzitsutzat jotzen dute Irazu kritikariek.
Pello Irazu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Andoain, 1963ko urriaren 26a (60 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Bizitza
Bere lehenengo lanak, besteak beste, Jorge Oteizaren eraginpean egin zituen, hark espazioaren eta materialen inguruan egindako gogoetak jasoz. 1980tik aurrera taldekako erakusketa askotan parte hartu du, eta bakarkakoak ere asko egin ditu 1983an bere lana Bilboko Arte Eder Museoan aurkeztu zuenetik. Harreman estua du azken urteotan Madrilgo Soledad Lorenzo galeriarekin, eta galeria horretan eta New Yorkeko John Weber galerian erakusten ditu sarritan bere lanak. Madrilgo Arco Arte Garaikidearen Azokara ere asko joan da azken urteotan, Donostiako DV eta Iruñeko Moises Pérez de Albéniz galerien eskutik, azken edizioetan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.