Pello Apezetxea Zubiri

Pello Apezetxea Zubiri (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1932ko ekainaren 2a - Etxalar, Nafarroa Garaia, 2022ko martxoaren 17a) euskal apaiza, etnografoa, etnologoa, kultura ekintzailea, idazlea eta ohorezko euskaltzaina da. Ttipi-Ttapa Fundazioaren lehendakaria ere bada, bai eta Herria 2000 Eliza erakundeko kide ere, eta Usoa nekazari kooperatibaren sorreran ere lan egin zuen. 1955tik 1965era Etxarri Aranazko apaiza eta Parrokiako koruko zuzendaria izan zen.[1]

Pello Apezetxea Zubiri

Bizitza
JaiotzaGoizueta, 1932ko ekainaren 2a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaEtxalar, 2022ko martxoaren 17a (89 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, etnografoa eta etnologoa
Lantokia(k)Etxalar
KidetzaEuskaltzaindia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Inguma: pello-apezetxea-zubiri

Idazle oparoa da, euskal kultura eta etnografiari buruzko liburu ugari idatzi baiditu. 2006ko azaroaren 26an ohorezko euskaltzain zendatu zuten. Aspalditik Etxalarko Andre Maria elizako apaiza da, 2015ean herri horretako apaiz izaten 50 urte bete zituen (1965etik), horregatik Etxalarko parrokiak omenalditxo bat egin zion, oroitzapen seinale gisara.[2]

2017an udalerri horretako disko-formako hilarriei buruzko Joandakoen oroigarriak; Etxalarko hilarriak liburua argitaratu zuen.

Idazlanak

  • Etxalarko Usategiak artikulua, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra (1999)
  • Bi erreka arteko Andre Maria Eliza (2006)
  • Etxalarko etxeen izenak [elkarlanean] (2009)
  • Etxalarko historiaren zenbait jakingarri (2009)
  • Joandakoen oroigarriak; Etxalarko hilarriak (2017)

Erreferentziak

  1. «Etxarri Aranazko apaiza izandako Pello Apezetxea hil da - Hiriberri arakil» Guaixe.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
  2. Pello Apezetxea omendu dute Etxalarren 50 urte bete dituelako herrian apez. 2015eko irailaren 16a. Erran.eus

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.