Pelikano
Pelikano Pelecanus generoko animalien izen arrunta da. Hegaztien barruko Pelecanidae familian dagoen genero bakarra osatzen dute.
Pelikano | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Pelecaniformes |
Familia | Pelecanidae |
Generoa | Pelecanus Linnaeus, 1758
|
Azpibanaketa | |
Hegazti igeri-oinduna, uretakoa, behe barailan umeak elikatzeko janaria gordetzen duen poltsa gisako bat duena. Hegan egin dezaketeen hegaztietan handienetakoak dira. Motaren arabera 1,20, 1,40 edo 1,80 m luzeak izan daitezke, eta 14 kg har dezakete. Moko luzea eta zabala dute, behe-barailan umeak elikatzeko janaria gordetzen duen poltsa gisako bat duena. Lepoa eta hegoak ere luzeak dituzte; hankak berriz motzak eta igerirako egokituak. Isatsa ere motza dute. Hegalari onak dira, baina bizitzaren parterik handiena ibaietan, aintziretan edo itsasertzetan ematen dute. Oso hegazti taldezaleak dira bestalde. Arraina jaten dute batez ere, baina oskoldunak ere bai tarteka. Arrantza egin behar dutenean 15-20 pelikano elkartu eta arrain sardoa inguratzen dute harrapatzen hasi baino lehen.
Espezieak
Pelecanus conspicillatus
Pelecanus crispus
Pelecanus erythrorhynchos
Pelecanus occidentalis
Pelecanus onocrotalus
Pelecanus philippensis
Pelecanus rufescens
Pelecanus thagus
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-11-1 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.