Pelax
Pelax (izenez, Unai Pelayo) 1989 urtean Donostian jaiotako abeslaria da. 2013an hasi zen bakarka abesten eta gaur egun banda batekin ematen ditu kontzertuak.
Pelax | ||
---|---|---|
Pelax, Intxaurrondo kultur etxean (2018-1-27) | ||
Datuak | ||
Jaioterria | Donostia (Gipuzkoa) | |
Jaiotza data | 1989 | |
Musika mota | folk, blues, rock and roll |
Ibilbidea
Unai Pelaio 2013an hasi zen zuzeneko kontzertuak ematen eta 2014ko martxoan EP bat kaleratu zuen, Pillotegiko saioak, Iker Vazquez lagun zuela grabaturikoa. Urte berean plazaratu zuen lehenengo lan luzea, Bi Anai. Proiektu honetarako Iker Vazquezez gain Beñat Antxustegi, Aitor Rubio, Iñigo Ozaeta, Eneko Sierra eta Andoni Olaetxea bildu zituen bandara.[1] Bandaren laguntzarekin zein bakarka kontzertuak han eta hemen eskaini bitartean, bere lehen lan luzea kaleratu du 2015eko martxoan, autoekoiztua: Cowboy’s Orchestra saioak.[2] 2017an Talkak egiten du didaktika diskoa kaleratu zuen.
Diskografia
- Pillotegiko saioak (2014, autoekoipena) EP-a
- Bi anai (2014, autoekoipena)
- Pillotegiko saioak (2014, autoekoipena)
- Cowboy's Orchestra Saioak (2015, autoekoipena)
- Talkak egiten du didaktika (2017, autoekoizpena)[3]
Erreferentziak
- Edukiaren zati bat «Pelax» artikulutik hartua da. Artikulu hark Pelax du egile, eta Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 lizentziarekin argitaratu da Badok euskal kantagintzaren atarian.
- mscln.com. Pelax Musikazuzenean. (Noiz kontsultatua: 2017-10-01).
- Badok. Pelax. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
- Talkak egiten du didaktika. (Noiz kontsultatua: 2017-10-15).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.