Pelagra

Pelagra niazina edo B3 bitaminaren gabeziaren ondorioz sortutako gaitza da, digestio-aparatua, larruazala eta nerbio-sistema kaltetzen duena.

Pelagra
Deskribapena
Motanutritional deficiency disease (en) Itzuli, other acquired skin disease (en) Itzuli, larruazaleko gaixotasuna
eritasuna
Espezialitateaendokrinologia
Arrazoia(k)niacin deficiency (en) Itzuli
Sintoma(k)beherakoa
Haluzinazioa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakB3 bitamina, Tiamina, niacinamide (en) Itzuli eta niacinamide hydriodide (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKE52
GNS-9-MK265.2
GNS-10E5252.
GNS-9265.2265.2
DiseasesDB9730
MedlinePlus000342
eMedicine000342
MeSHD010383
Disease Ontology IDDOID:8457
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Gaitz infekziosotzat jo zuten urte askotan, XX. mendearen hasieran Joseph Goldberger medikuak abitaminosia zela frogatu arte.

Pelagra elikadura txarraren ondorioz ager daiteke (herrialde txiroetan, batez ere, B3 bitamina duten elikagaiak dietatik kanpo geratuz gero) edo bitaminaren heste-zurgapena eragozten duen gaitz baten ondorioz ere. Alkoholikoen artean ohikoagoa da.

Hiru dira pelagrak erasotzen dituen gorputz-sistemak: azala (dermatitisa sortuz), digestio-aparatua (beherakoak, gorakoak eta ultzerazioak eraginez) eta nerbio-sistema (depresioa, erotasuna eta haluzinazioak sortuz). Niazinaren ekarpenarekin gaitzaren sintomak desagertzen dira.

Kanpo estekak

Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.