Pekka Himanen
Pekka Himanen (Helsinki, 1973ko urriaren 19a) filosofo finlandiarra da. Helsinkiko Unibertsitatean 20 urterekin doktoretza lortu zuen. Harrezkero Finlandia eta Ingalaterran ikertzaile lanak egin ditu eta Estatu Batuetako Stanford eta Berkeley unibertsitateetan lan egin du.
Pekka Himanen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Helsinki, 1973ko urriaren 19a (50 urte) |
Herrialdea | Finlandia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Helsinkiko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa eta informatikaria |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn |
Finlandiar gobernu hainbatentzat eta Nokia moduko enpresentzat aholkulari lanak egin ditu informazioaren gizarte gaietan.
Hainbat liburu idatzi ditu. Bere obra zabalduenean, Hackerraren etika eta informazio aroaren espiritua, hackerraren etikaren oinarri eta ondorioak aztertzen ditu. Bertan gizarte berri honetan garrantzi handia izatera iritsi diren hackerraren baloreak azaltzen ditu.
Liburuak
- HimEros (1996)
- Filosofian oikeudenkäynti (The trial of philosophy, 1998)
- The Hacker Ethic and the Spirit of the Information Age (2001)
- Manuel Castells eta Pekka Himanen. The Information Society and the Welfare State: The Finnish Model (2002)
- Challenges of the Global Information Society, report for the Committee for the Future in Parliament of Finland (2004). http://www.eduskunta.fi/efakta/vk/tuv/challenges_of_the_globalinformationsociety.pdf
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.