Pekingo gizaki
Pekingo gizakia (txinera tradizionalez: 北京猿人; pinyinez: Běijīng Yuánrén; Homo erectus pekinensis) Homo erectus espezieko Txinan aurkitutako espezimena izan zen. 1923 eta 1927 artean Beijingetik (pinyin erreformaren aurretik Pekin zena) gertu dagoen Zhoukoudiango aztarnategian zenbait fosil topatu zituzten, 750.000 urte[1] edo 680.000-780.000 urte[2] inguru dituztenak.
Pekingo gizaki | |
---|---|
Pleistozeno | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Hominidae |
Generoa | Homo |
Espeziea | Homo erectus |
Azpiespeziea | Homo erectus pekinensis (Black, 1927)
|
Ia ikerketa guztiak Davidson Blackek egin zuen 1934an hil arte. Franz Weidenreichek ordezkatu zuen 1941ean Txina utzi arte. Urte hartan aztarnak Bigarren Mundu Gerraren arriskutik babesteko Estatu Batuetara itsasontziz eraman zituztenean jatorrizko fosilak galdu zituzten.
Erreferentziak
- Rincon, Paul. (2009-03-11). 'Peking Man' older than thought. BBC News.
- Shen, G; Gao, X; Gao, B; Granger, De. (2009). «Age of Zhoukoudian Homo erectus determined with (26)Al/(10)Be burial dating» Nature 458 (7235): 198–200. doi: . ISSN 0028-0836. PMID 19279636. Bibcode: 2009Natur.458..198S..
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.