Pekineko kea

Pekineko kea Beatriz Chivite idazlearen bigarren poema liburua da. Lan honi esker, egileak Iruñeko Udalak antolatutako Poesia Lehiaketa irabazi zuen 2012an. Pamiela argitaletxeak argitaratu zuen 2017an.[1]

Pekineko kea
Audioa
Beatriz Chivite, Pekineko kea liburuko Pekin poema irakurtzen.
Beatriz Chivite, Pekineko kea liburuko Baso bat ardo gorri poema irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2017
GeneroaPoesia
Orrialdeak89
ISBN978-84-7681-983-8
SariakIruñeko Udalak antolatutako Poesia Lehiaketa, 2012

Edukia

Egileak, Pekinen egin zuen ikasturtean izandako esperientziak islatu ditu, han bizi zenean idatzi zituen poemak baitira. Bere barne inpresioak, sentipenak agertzen ditu izandako gertaera eta egoerei lotuz. Poemategi minimalista da, ezer esan gabe gauza asko esaten duena.

Pekin herri-erdigunearen paisaia naturala eta hiritarra deskribatzen du. Barne sentimenduak, melankolia, bakardadea eta maitasuna erakusten ditu eta era berean, hiriari dion mirespena.

Sariak

  • XXIII Iruñeko Gazte Literatur Lehiaketa. Poesia (2012)

Erreferentziak

  1. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.