Peiote
Peiotea (Lophophora williamsii) kaktazeoen familiako landarea da, 5 cm inguru luzea eta 8 bat cm zabala, zurtoin sendo mamitsua duena. Zuzena eta sendoa du sustraia; zurtoina, berriz, kuia baten itxurakoa eta laranjaren antzeko 8-10 atalez osatua, kolorez gris berdexka eta distira urdinekoa. Lore bakarra izaten du, zurtoinaren buruan kokatua eta kolorez zuri-arrosa. Estatu Batuetako hegoaldean eta Mexikon hazten da berez. Haluzinazioak eragiten dituzten 20 bat alkaloide ditu. Alkaloide horietan ezagunena meskalina izeneko haluzinagarria da. Hazten den lekuetako indiarrek jainkotzat eduki izan dute, eta hala gurtu ere. Errituetarako erabiltzen dute.
Peiote | |
---|---|
Peiote multzoa Irudi gehiago | |
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Caryophyllales |
Familia | Cactaceae |
Leinua | Cacteae |
Generoa | Lophophora |
Espeziea | Lophophora williamsii J.M.Coult. |
Erreferentziak
Kanpo-estekak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.