Peio Lizarazu

Peio Lizarazu —nazioartean Peyo Lizarazu izen-deiturez ezaguna— (Hendaia, Lapurdi, 1975eko irailaren 25a) surflaria da. Bixente Lizarazu munduko eta Europako txapelduna izandako futbolari ohiaren anaia da.

Peio Lizarazu
Datu pertsonalak
JaiotzaPeio Lizarazu
1975eko irailaren 25a (48 urte)
Hendaia, Lapurdi Euskal Herria
Ezaugarri teknikoak
Olatu kutunenakBelharra

Errugbira jokatzen zuen gaztetan, lehen mailako Begles taldean arituz. Ordea, surflarien artean ezaguna den Quiksilver jantzien enpresak lana eskaini zion eta surfaren mundura itzuli zen.

Merkataritza ikasi zuen Bordelen eta gero Ingalaterran. Hainbat urtez Quiksilverren talde-managerra izan ondoren, gaur egun saltzaile da. Surfaren zaletua da, 2002ko azaroan munduko olaturik handienetako batzuk aurkitu eta surfeatu zituen Hendaiatik Donibane Lohizunera dagoen Belharra izeneko itsas-gunean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.