Peio Agirreoa
Peio Agirreoa Longarte (Ondarroa, 1954ko abenduaren 22a) bizkaitar futbolari ohia da, atezain moduan aritu zena.
Peio Agirreoa | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Ondarroa, 1954ko abenduaren 22a (69 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | futbol atezaina |
Biografia
Agirreoa Athletic Clubeko lehen taldean 1978an sartu zen, Bilbao Athleticen bost denboraldi egin ondoren. 1979ko maiatzaren 13an egin zuen debuta Lehen Mailan, Atletico Madrilen aurka 4 eta 0 galduz. 1979-80 denboraldian, Helmut Senekowitschek bere aldeko apustua egin zuen atezain titular bezala Jose Angel Iribarren kalterako.[1] Horrela, 10. jardunalditik aurrera, atezain titularra izatera pasa zen.[2]
Hurrengo denboraldian, jada Iribar taldetik at izanda, Meléndez eta Andoni Cedrunekin lehiatu behar izan zuen. Azken hau izan zen titularra. Gainera, hurrengo urterako, Zubizarreta taldera igo eta Peio Bigarren Mailako Elche CF taldera atera zen. Talde alacantarrean ez zuen debuta ere egin. 1982an, CD Tenerifek fitxatu zuen, non 200 partida baino gehiago jokatu zituen sei denboralditan zehar.[3]
1988an Linares CF taldeak fitxatu zuen, Bigarren B Mailan, non titular izaten jarraitu zuen. 1992an erretiratu zen, Deportivo Alavésen bi denboraldi ondo egin ondoren.[4]
Erretiratu ondoren, ibilbide luzea egin zuen entrenatzaile gisa, eta honako talde hauetan ibili zen: Bermeo Kluba (1998-99), Barakaldo CF (1999-03), CD Logroñés (2003-04), CF Palencia (2005-06) y Basconia KK (2006-12).[5]
Ibilbidea
Kluba | Urtea(k) |
---|---|
Bilbao Athletic | 1973-1978 |
Athletic Club | 1978-1981 |
Elche CF | 1981-1982 |
CD Tenerife | 1982-1988 |
Linares Club de Fútbol | 1988-1990 |
Deportivo Alavés | 1990-1992 |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Los secundarios del Chopo» El Correo 2018-03-01.
- (Gaztelaniaz) «El Athletic sin Iríbar ante el Real Madrid» ABC 2013-08-31.
- (Gaztelaniaz) Aranzamendi. (2017/03/16). Sentimiento Athletic.
- (Gaztelaniaz) Ircio, Iñaki Alvarez. (2018/06/11). «Leyendas D. Alavés… Peio AGUIRREOA» Gloriosopedia.
- (Gaztelaniaz) «Peio Aguirreoa» Histórico Barakaldo C.F. 2017-2-18.