Pegar

Pegarra, Bidasoaldean pedarra edo, Bizkaia aldean, kantarue lurrezko ontzi handia da, sabela zabala, eta ahoa eta hondoa estuak dituena.[1]

Pegarra
Pegarra

Ontzigileak iparraldekoak ziren, adibidez Miarritzeko (Lapurdi) Cazaux familiarenak, Donazaharreko (Nafarroa Beherea) Jean Oyhanburu eta Simon Eyheraberri familienak edo Zuberoako UrdiƱarbekoak. Doneztebeko (Nafarroa) ontzi lantegietatik ere etorri bide ziren ziur aski, jakin baitakigu hango lantegietan, Galtzaburun bizi zen Remon familiakoan behintzat, aritzen zirela lanbide horretan.[2]

Ontzi mota hori Pirinioen bi aldeetan erabili eta egin zuten. Landetan poega edo banoe esaten diote eta Gaskoinian, durno edo terras

Roland Coquerelek Ordizango ontziekin senidetu zuen eta karolingiar jatorria zuela esan zuen. Edonola ere, XX. mendera arte egin zuten. Humboldtek jada 1801ean Donibane Lohizunen ikusi zuen eta teontziaren itxurako ontzi gisa definitu.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Gipuzkoako Foru Aldundia. Pegarra. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.