Peep show

Peep show edo peepshow bat lupa edo zulo txiki baten bitartez ikusten diren irudi, objetu edo pertsonez osatutako erakusketa bat da. Historikoki peep show izenarekin herriz herri antolatzen zen espektakulu nomadak baziren ere, gaur egun pornografia edo sexu espektakuluak erakusteko erabiltzen da. Espektakulu hauek, edo pornografia, zulo txiki batetik ikusten dira.

Peep show bat iragartzen duen sex shop bat

Historia

Irango peep show mugikor bat

Peep showak, edo "berezitasun erakusketak" XV. mendetik aurrera izan dira Europa osoan zehar, eta hainbat kulturatan ezagunak dira. XVII. mendean egindako koadro batek jada erakusten du perspektiba kutxa baten irudia. Peep show bat egiteko nahikoa zen egurrezko kutxa bat zulo bakar batekin edo hainbat zulorekin. Barruan zeuden irudiak mugi zitezke, kanpotik instalatutako soka eta mekanismo ezberdinekin. Irudiak ikusten ziren bitartean ipuin bat kontatzen zen, istorioa lagundu eta dramatizazioa gehitzeko.

XIX. mendeko Txinan hainbat izen ematen zitzaion espektakulu honi. Horietako bat la yang p'ien zen ("atzerriko irudiak mugitzea"). Batzuetan ipuin-kontalariak txontxongiloak edo irudiak erabiltzen zituen kutxatik kanpo, eta ondoren dirua kobratu kutxaren barruan ikusteagatik. Otomandar Sirian sanduk al-ajayib ("mirarien kutxa") izeneko espektakulua mugitzen zen herriz herri. Kutxak sei zulo zituen eta jendeak irudiak ikus zitzakeen erdian zegoen kandela bati esker. Kondairak albisteen gainean izan zitezkeen, edo zerua eta infernuari buruzkoak. Beste gai ohiko batzuk animalia exotikoak ikustea, irudi klasikoak, gorteko zeremoniak edo transformazioak ziren (adibidez, aingerua hasierna, deabrua ondoren).

"Berezitasun erakusketa" hauek XIX. mendean zehar jostailu antzerkien aurrekariak izan ziren, mugitzen ziren eskena eta paperezko figurekin.


Pornografia

Peep show hauek irudi erotiko eta pornografikoak erakusteko ere erabili ziren, adibidez What the Butler Saw izenekoa, XX. mendearen hasieran.

Gaur egun, hala ere, peep show bat filme pornografiko edo sexu espektakulu bat izan ohi da, zulo txiki batetik ikusten dena. Zuloa estaltzen da ordaindutako denbora bukatzen denean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.