Pedunculata
Pedunculata ordena krustazeo irazleak dira. Itsasoko marearteko zonan, harkaitzetan itsatsita edo igerian dauden objektuetan bizi dira.[1]
Pedunculata | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Eumetazoa |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Hexanauplia |
Superordena | Thoracica |
Ordena | Pedunculata Lamarck, 1818 |
Biologia
Lanperna espezie batzuk eremu pelagikokoak dira. Askotan itsasoan dauden egurretan eta beste objektuetan itsatsita bizi dira. Marearteko zonakoak, aldiz, kostaldeko olatu gogorrak ematen diren tokietan aurkitzen dira; horren arrazoia da jateko haien zirruen erabilera baino gehiago uren mugimenduen menpe daudela.
Taxonomia
Pedunculata ordena suborden eta familia hauetan sailkatzen dira:
- Heteralepadomorpha Newman, 1987
- Anelasmatidae Gruvel, 1905
- Heteralepadidae Nilsson-Cantell, 1921
- Koleolepadidae Hiro, 1933
- Malacolepadidae Hiro, 1937
- Microlepadidae Zevina, 1980
- Rhizolepadidae Zevina, 1980
- Iblomorpha Newman, 1987
- Iblidae Leach, 1825
- Lepadomorpha Pilsbry, 1916
- Lepadidae Darwin, 1852
- Oxynaspididae Gruvel, 1905
- Poecilasmatidae Annandale, 1909
- Scalpellomorpha Newman, 1987
- Calanticidae Zevina, 1978
- Lithotryidae Gruvel, 1905
- Pollicipedidae Leach, 1817
- Scalpellidae Pilsbry, 1907
Gastronomia
Euskal Herriko kostaldean harkaitzetako lanperna (Pollicipes cornucopia) oso jaki preziatua da, beste herri batzuen artean.[2] Horren ondorioz populazioak asko jaitsi dira eta bakarrik inguru gogorretan aurki daitezke gaur egun. Beste ondoria bilketa oso aktibitate arriskutsua izan daitekeela da.