Pedrusko Futbol Taldea

Pedrusko Futbol Taldea Arrasateko (Gipuzkoa) futbol talde berezi bat izan zen. San Andres auzoan sortu zen eta Arabako Preferente mailan jokatu zuen 1994an desegin zen arte[1].

Pedrusko Futbol Taldea
Sorrera1969-1994
Futbol zelaiaAtxabalpe
Arrasate
LigaArabako Erregional Preferentea
1992-199317.a
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Arrasateko San Andres auzoan sortu zen Pedrusko.

Historia

Hastapenak

1968an hasi zen ideia gauzatzen Zaldibarko futbol txapelketan parte hartu zuen Roca taldeko kideek futbol talde bat sortzea erabaki zutenean[2]. 1969. urtean eratu zuten Pedrusco CF[1]. Antonio Bastida Toñin, Serapi Hurtado, Manolo Bachiller, Familiar, Carlos Fernandez, Zangitu, Portu, Unamuno, Davila eta Ramiro Gomez Gomez izan ziren besteak beste taldearen sortzaileak. Izena jartzeko garai hartan bazen Pepe el hincha izeneko komiki bat eta bertan Pedrusco eta Menisco futbol taldeak ateratzen zirenez haietako baten izena hartu zuten, izan ere sortzaile batzuen izenen lehen hizkiak konbinatuz antzerako zerbait ateratzen baitzen[2].

Hasiera batean Almen ikastetxeko futbol zelaian txapelketak antolatzeari ekin zioten eta hamar urte pasa ondoren Pedrusko taldea federatzea erabaki zuten, 1981ean. Hasieratik izan zituzten tirabirak herriko talde nagusiarekin (Mondragón CF) eta ondorioz Aretxabaletako UDA taldearen Ibarra zelaiaren anexoa alokatzen zuten partidak jokatzeko. Lehenengo partida Otxandioren kontra jokatu zuten eta lehen minutuan gola jaso bazuten ere azkenean 4-2 irabazi zuten[2].

Talde federatua

Pedruskok 1981-82 denboraldian egin zuen debuta Arabako 1. erregionalean[3]. Garai hartan Debagoieneko taldeek arabarrekin jokatzen zuten maila horretan eta goragoko maila zen Lurraldeko Preferentean talde gipuzkoar eta arabar guztiek bat egiten zuten. Horrela izan zen 1987an probintzia bakoitzeko txapelketa sistemak bereiztea erabaki zen arte. Pedruskok Arabako Preferentean jokatzen jarraitzea erabaki zuen, dagoeneko Arrasateko Atxabalpe futbol zelaian.

1986-87 denboraldian Afizionatuen Kopan Mondra eta Aloña Mendi kanporatu zituen[2]. Urte onena 1988-89 izan zuen 3. mailara igotzear egon baitzen Pedrusko. Igoera play-offak jokatu zituen baina ez zuen mailaz igotzerik lortu[4]. Taldearen ibilbidea 1994. urtean amaitu zen denboraldiari aurre egiteko babesle nahikoa indartsurik aurkitu ez zuenean[1].

2016an Pedrusko federatu zeneko 35. urteurrena ospatu zuten taldeko jokalari izandakoek[5].

Uniformea

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1970. hamark
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1980. hamark
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1988-1989

Urtez urte

Denboraldia # Maila Emaitza
1981-826Arabako Lehenengo Erregionala5.a
1982-836Arabako Lehenengo Erregionala4.a
1983-846Arabako Lehenengo Erregionala6.a
1984-856Arabako Lehenengo Erregionala10.a
1985-866Arabako Lehenengo Erregionala11.a
1986-876Arabako Lehenengo Erregionala3.a (igo)
1987-885Arabako Erregional Preferentea8.a
1988-895Arabako Erregional Preferentea4.a
1989-905Arabako Erregional Preferentea8.a
1990-915Arabako Erregional Preferentea13.a
1991-925Arabako Erregional Preferentea12.a
1992-935Arabako Erregional Preferentea17.a

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Comida de exjugadores del Pedrusko FC» El Diario Vasco 2013-11-24 (Noiz kontsultatua: 2021-11-09).
  2. «"Pedrusko auzoko futbol taldea zen, familia bat" - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-09).
  3. «Primera Regional Guipuzcoana 1981-82» arquero-arba.futbolme.net (Noiz kontsultatua: 2021-11-09).
  4. «Regional Preferente Alavesa 1988-89» arquero-arba.futbolme.net (Noiz kontsultatua: 2021-11-09).
  5. «Futbolak sortutako "familia" baten 35. urteurrena - Arrasate - 2016-10-22» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-09).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.