Pedro de Alvarado

Pedro de Alvarado (Badajoz, 1485 Guadalajara, Espainia Berria, 1541eko uztailaren 4a) espainiar konkistatzailea izan zen.

Pedro de Alvarado

Bizitza
JaiotzaBadajoz, 1486
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaGuadalajara, 1541eko uztailaren 4a (egutegi gregorianoa) (54/55 urte)
Hobiratze lekuaTiripetío (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: zaldi gainetiko erortzea
Familia
AitaGómez de Alvarado y Mexía de Sandoval
Ezkontidea(k)Beatriz de la Cueva y Benavides (en) Itzuli
Tecuelhuetzin Xicohténcatl  (1519 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkonkistatzailea eta esploratzailea
Zerbitzu militarra
Graduakapitain
Parte hartutako gatazkakInperio Aztekako konkista
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Bizitza

Kubako konkistan esku hartu ondoren, Hernán Cortésen laguntzailerik leialenetako bat izan zen Mexikon. 1520an, Cortés Pánfilo de Narváezen aurka borrokatzera atera zenean, Alvarado gelditu zen azteken hiriburuko agintari; matxinada prestatzen ari zirenaren susmoak hartuta, izugarrizko zapalkuntza bideratu zuen. Horren ondorioz, aztekak altxatu ziren; Cortés itzulirik, bien artean menderatu zituzten indiarrak, baina hiritik alde egitea erabaki zuten Gau Ilun famatuan (1520ko ekainaren 30a).

Otumbako guduan eta Tenochtitlaneko setioan (1521) esku hartu zuen. 1523an, Erdialdeko Amerikara abiatu zen, kitxe indiarren aurka borrokatu zen, eta Guatemalaz eta El Salvadorrez jabetu zen. 1526an Cortési lagundu zion zenbait gobernari altxatu zirenean. Espainiara itzulirik, 1527an Karlos V.ak Guatemalako gobernari izendatu zuen. 1539an, Hondurasen lehorreraturik, altxaturiko indiarren aurkako guduan hil zen.

Bibliografia

  • Gustavo González Villatoro: El testamento del Adelantado Don Pedro de Alvarado. El hombre y el mito. San José, Costa Rica: Promesa, 2007.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pedro de Alvarado Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.