Pedro Solbes
Pedro Solbes Mira (El Pinós, Alacant, Valentziako Erkidegoa, Espainia, 1942ko abuztuaren 31 – Madril, 2023ko martxoaren 18a) politikaria eta legelaria izan zen. Zuzenbideko eta zientzia politikoko ikasketak egin zituen, Madrilgo Unibertsitatean. Ikasketak egin ondoren, Administrazioan hasi zen lanean, teknikari gisa. 1985ean, Espainiako Europar Komunikazioetarako estatu-idazkari izendatu zuten. 1991ko martxoan, Felipe Gonzálezek Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren ardura eman zion, Espainiako ekonomia Europakora egokitzeko prozesuan sortuko ziren eragozpenei aurre egiteko. 1992aren bukaeran, lehorteek Espainiako leku askotan sortzen zituzten arazoak zirela eta, Espainiako Ureztatze Plan berri bat prestatu zuen. 1993an, Ekonomia ministro izendatu zuten, Carlos Solchagaren ordez. 1991an, Europako Batzordeko kide izendatu zuten. 2004an, José Luis Rodríguez Zapaterok Espainiako hauteskundeak irabazi ondoren, bigarren lehendakariorde eta Espainiako Ekonomia eta Finantza ministro izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.