Pedro Sarriegi
Pedro Sarriegi Larburu (Hernani, Gipuzkoa, 1906ko maiatzaren 26a - Hernani, Gipuzkoa, 1968ko ekainaren 10a) euskal idazle eta antzerkigilea izan zen.
Pedro Sarriegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1906ko maiatzaren 26a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Hernani, 1968ko ekainaren 10a (62 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Biografia
Paper-fabrika batean lan egin zuen. Euskal antzerkia, kantak eta dantzak bultzatu zituen, batik bat. Antzerki-lan nagusiak: Etxerako... nor? (1964), Jokaldi txar bat (1966), Gazteak, Zauritutako lorea (1967), Biotzaren neurria (1965), Jose Mariren urre puxkak(1961), eta Ama izaten lanak dira orratik(1964).
Kanpo loturak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.