Pedro Sánchez

Pedro Sánchez Pérez-Castejón (Madril, 1972ko otsailaren 29a), Pedro Sánchez bezala ezagunagoa, ekonomialari eta politiko espainiarra da, 2018ko ekainaren 1etik aurrera Espainiako Gobernuko presidente[1], Mariano Rajoy zentsura-mozio batekin kaleratu eta gero[2]. PSOEko Idazkari Nagusi izan zen 2014ko uztailaren 13tik 2016ko urriaren 1era arte, dimititu zuenean.

Pedro Sánchez

(2023)

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2023ko abuztuaren 17a -
Barrutia: Madril
Hautetsia: 2023ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko abenduaren 3a -
Barrutia: Madril
Hautetsia: 2019ko azaroko Diputatuen Kongresuko hauteskunde orokorrak, 2019ko azaroko Diputatuen Kongresurako hauteskundeak Madrilen

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2019ko maiatzaren 17a - 2019ko irailaren 24a
Barrutia: Madril
Hautetsia: 2019ko apirileko Diputatuen Kongresurako hauteskundeak Madrilen, 2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Gobernuko presidente

2018ko ekainaren 2a -
Mariano Rajoy

7. PSOEko idazkari nagusi

2017ko ekainaren 18a -
Pedro Sánchez Pérez-Castejón

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko uztailaren 18a - 2016ko urriaren 29a - Carlota Merchán
Barrutia: Madril
Hautetsia: 2016ko Diputatuen Kongresurako hauteskundeak Madrilen

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2016ko urtarrilaren 12a - 2016ko uztailaren 19a
Barrutia: Madril
Hautetsia: 2015eko Diputatuen Kongresurako hauteskundeak Madrilen

7. PSOEko idazkari nagusi

2014ko uztailaren 26a - 2016ko urriaren 1a
Alfredo Pérez Rubalcaba - Pedro Sánchez Pérez-Castejón

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2013ko urtarrilaren 15a - 2016ko urtarrilaren 13a
Cristina Narbona
Barrutia: Madril
Hautetsia: 2011ko Diputatuen Kongresurako hauteskundeak Madrilen

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2009ko irailaren 15a - 2011ko irailaren 27a
Pedro Solbes
Barrutia: Madril
Hautetsia: 2008ko Diputatuen Kongresurako hauteskundeak Madrilen

Madrilgo Udaleko zinegotzia

2004ko maiatzaren 31 - 2009ko irailaren 15a
Elena Arnedo Soriano (en) Itzuli
Hautetsia: 2007ko Madrilgo udal hauteskundeak
Bizitza
JaiotzaMadril, 1972ko otsailaren 29a (52 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaMoncloako jauregia
Familia
AitaPedro Sánchez Hernández
AmaMagdalena Pérez-Castejón Barrios
Ezkontidea(k)María Begoña Gómez Fernández  (2006 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaReal Centro Universitario Escorial-Maria Christina (en) Itzuli Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua
IESE Business School Executive Master in Public Administration (en) Itzuli
Camilo José Cela Unibertsitatea Ekonomia eta Enpresan doktoretza
Bruselako Unibertsitate Askea Master in Economic Policy (en) Itzuli
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hezkuntza-mailaEkonomia eta Enpresan doktoretza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ekonomialaria eta unibertsitateko irakaslea
Altuera1,90 metro
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaMadrilgo Erkidegoko Espainiako Langile Alderdi Sozialista
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

sanchezcastejon.es
IMDB: nm6793344 Facebook: pedro.sanchezperezcastejon Twitter: sanchezcastejon Instagram: sanchezcastejon Youtube: UCEIZTJkquMgOB-LfUb2LfEw Edit the value on Wikidata

2017ko maiatzaren 21ean ospatu ziren primariatan berriro ere hautatu zuten Idazkari Nagusi. 2019ko azaroko Espainiako hauteskunde orokorrak eta gero, presidente aukeratu zuten ezkerreko aliantza zabal baten ondorioz.

Ibilbide akademiko eta politikoa

Oinarrizko Hezkuntza Orokorra egin zuen gaur egun desagertuta dagoen Chamartíngo Santa Cristina ikastetxean eta batxilergoko ikasketak Madrilgo Ramiro de Maeztu Institutuan egin zituen. 1990ean, Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatura ikasten hasi zen San Lorenzo de El Escorialeko María Cristina de El Escorial Unibertsitate Zentroan, Complutense Unibertsitateari atxikitako unibertsitate-zentro pribatu batean, eta 1995ean lizentziatu zen.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (Madrilgo Complutense Unibertsitatea) eta Ekonomia eta Enpresan doktorea (Camilo José Cela Unibertsitatea). Baditu eginak masterrak Ekonomia Politikoan eta Jendaurreko Lidergoan. Badaki ingelesez eta frantsesez. NBEko Nazioarteko Harremanetarako Departamenduan eta kabinetean aritutakoa, Bosnia berreraikitzeko prozesuan.

PSOEn, Trinidad Jiménezen taldean egin zuen lan 2003an, eta José Blancorenean ere aritutakoa da. Solbes eta Narbona Ekonomia ministro gisa ordezkatzekotan egon izan da, baina atarian gelditu da beti. Ezkonduta dago, eta bi alaba dauzka. CB Estudiantes taldeko saskibaloi jokalaria izan zen 21 urterekin, eta talde horren zale amorratua da. Madrilgo Tetuán auzoan jaio eta hazitakoa da, eta Chuecan bizi da egun[3].

2014ko PSOEren primarioak

Pedro Sanchez izan zen PSOEko idazkari nagusi berria. Hala erabaki zuten alderdiko militanteek bozketa bidez. Parte-hartzea %66koa izan zen eta Sanchezek botoen ia erdia lortu zuen, Eduardo Madina eta Antonio Pérez Tapias gailenduz. Sanchez garaile atera zen EAEn, bozen % 50,19rekin. Madina bilbotarrak % 34,60 lortu zuen; eta Pérez Tapiasek, % 15,21. Nafarroa Garaian, aldiz, Eduardo Madinak irabazi zuen, bozen % 49,14rekin. Sanchezek % 39,59 eta Pérez Tapiasek % 11,27 lortu zuten.[4]

2016an kargugabetu egin zuten, Rajoyren bigarren inbestidura ez ahalbidetzeagatik. Ezezkoari eutsi zion, eta diputatu akta utzi zuen. 2018an, duela hogei hilabete utzi zuen eserlekura itzuli zen, Rajoy boteretik kentzeko.[5][6]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.